Albisteak

Palestinako egoera salatzen jarraitu nahi dutelako

Etxara elkartearen ekimenez batu dira Kasino Zaharrean. Bazkaldu ondoren, Gazatik zuzenean iritsitako mezu bat irakurri dute, bertakoen esker ona adieraziz.

Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzeko giza katea egingo dute

Gure Eskuk, Zazpi Baietzek eta Gu Ere Baik deituta, Irun eta Hendaia lotzen dituen Etorbidea zubian egingo dute datorren asteartean, 17:00etan hasita.

120.000 bidaiari E29 linearen lehenengo urtean

Astelehenetik ostiralera, Hondarribia eta Irun Donostiako ospitale-eremuarekin lotzen duen lineak sekulako gorakada izan du.

Beste uda batez, trenik ez

Irun eta Hernani arteko aldiriko tren zerbitzuak etengo dituzte uda honetan AHTaren lanengatik, uztailaren 25etik irailaren 6ra bitarte.

"Lehen arretako zentro berriak asistentzia sarea indartuko du"

Pedro Morrondok, Bidasoako ESIko zuzendariak, Elizatxo etorbideko osasun zentro berriaren obrak bisitatu ditu.

Txanika eta Kanpan, Hondarribiko Grand Slamean presente

Uztailan eta abuztuan jokatuko da Hondarribiko Grand Slamak. Emakumezkoen lehian maila oso altua izango da, munduko txapeldunak barne.

Josu Zabala Zabalaren txokoa

Txinzerrek langileen baldintzak hobetzeko akordioa onartu du

Txinzerrek 182 eguneko grebari amaiera eman dio, eta enpresak greba amaierako akordioaren balorazioa egin du.

76 urteko gizon bat atxilotu dute, Santiago Bidean emakumeei sexu erasoak egitea egotzita

Segurtasun Sailak adierazi duenez gutxienez zazpi kasu berri antzeman dituzte lehen salaketatik abiatutako ikerketaren harira.

182 eguneko greba amaitu dute Txinzerreko langileek

Negoziazio prozesua amaituta, ia %20ko hobekuntzak lortu dituzte langileeek. 182 egun eman dituzte greban, eta azkenean, lortu dituzte eskaturiko hainbat neurri.

EH Bilduk Txenperenearen gaineko azalpen publikoak eskatu dizkio udalari

Udal gobernuari arduraz jokatzeko eta kirol talde eta herritarrekiko errespetu handiagoa erakustea eskatu du EH Bilduk.

EAJk Txenperenearen proiektua desblokeatzeko eskatu dio alkateari

Plaiaundiko kirol-instalazioak Txenpereneara lekualdatzeko proiektua urteak geldirik daramatzala salatu dute jeltzaleek.

Garaipenarekin hasi du Kanpanek Hondarribia Grand Slama

Partida berdintsua izan zuen pilotariak aurreko ostiralean. Aste honetan Txanikaren txanda izango da.

Iker Piñeirak 20 urtez azpiko Europako Txapelketan bi domina eskuratu ditu

200 metroko proban brontzezko domina eskuratu du, eta taldekako erreleboetan zilarra lortu du, Rietin (Italia) asteburu honetan jokatutako txapelketan.

Plaiaundiko atletismo pista berritzeko lanak, martxan

Bidasoa Atletiko Taldearen egoitza berrituko dute, instalazioak Txenpereneara lekualdatu arte kirolarien segurtasuna bermatzeko.

Irun eta Merida lotzen dituen erakusketa inauguratu dute

Maskarak izango dira datozen hilabeteetako Oiasso Museoko protagonistak; 'Ars Fatum - Mintzatzen diren personak' erakusketa irailaren 27ra arte zabalik egongo da.

Asteburuko zortzi estropadak, Gipuzkoatik kanpo

Traineruen ligetako zortzi estropada izan dira jokoan asteburuan. Bizkaia eta Galizia artean izango dira denak.

Bidasoako sukaldeek badute etorkizuna bermatuta

Martxel Elizondok (Estebenea) eta Elena Zaragozak (Alameda) sari bana jaso dute Donostia Gastronomikaren Talent sarietan.

Iker Piñeira Europako Txapelketan lehiatuko da asteburu honetan

Rietin (Italia) izango da Europako 18 urtez azpiko atleta onenekin batera, bihar eta larunbatean jokatuko den 200 metroko proban parte hartuko du.

Udaltzaingoak indarkeriaz egindako lapurreta baten ustezko egilea atxilotu du

Igandean, hilak 12, urrezko kate bat lapurtu zion gizon bati Nafarroa etorbidean; epaitegiak behin-behineko espetxeratzea agindu du.

Gehiago