Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Elkarte feministek Berdintasun Plan berria egitea eskatu diote udalari

Bosgarren Berdintasun Planean alardearen auzia "kajoi batean sartuta" dagoela salatu dute elkarte feministek, eta Berdintasun Plan berri bat egitea eskatu dute.

Gorka Correyero Llamas
Irun
2026/07/14

Gaur, hilak 14, Irungo Emakumeen Etxea Elkarteak eta Txingudiko Elkarte Fenministak agerraldia egin dute, V. Berdintasun Planaren harira euren kezka adierazteko. Plan hori 2022an osatu zuten udalak eta hiriko eragileek, baina alkatetzak bere kabuz aldatu zuen Emakundera bidali aurretik. Orduan, hori salatzeko Arartekora jo zuten hiriko eragileek. Arartekoren erabakia aurkezteko agerraldia egin dute Istillaga plazan. Arartekoaren ebazpena garbia da: herri guztiek behar dutela Berdintasun Plana, udalek bultzatu behar dituztela berdintasun politikak, festetan ere emakumeek jasaten duten “bazterkeria” egoerekin bukatu behar dela, eta zehazki Alardearen kasuan emakumeen jasaten duten bazterketarekin bukatu behar dela. Arartekoaren ebazpen osoa ikusteko baliatu esteka hau.

Irungo Udalak hiriko eragile askorekin elkarlanean 2023-2027 epealdirako V. Berdintasun Plana osatu zuten 2022an. 2022ko urriaren 27an adostu zuten behin betiko hiriko eragileek, alderdi politiko gehienek eta udaleko langile eta teknikariek V. Berdintasun Plana. Alkatetzak, ordea, bere kabuz aldaketak egin zizkion Emakundera igorri aurretik. Iazko azaroan, Berdintasun Plan aldatu hori eraman zuen alkatetzak Berdintasun Mahaira han onartua izan zedin, eta handik udalbatzaren onarpenerako plenora eramateko; eragileek ez zuten alkatetzak bere kabuz eta eragileekin kontrasterik gabe aldatutako plan hori onartu; bai ordea 2022ko urriaren 27ko kontsentsuatu hura. Gauzak horrela, hiriko 21 elkarte feministak gaiaz duten euren kezka Arartekoaren aurrean aurkeztu zuten. Gaur eman dute Arartekoaren erantzunaren berri.

Hiriko 21 elkartek bat egin dute berriz ere, eta guztiek salatu dute oraindik ere, sanmartzialetan emakumeek ez dutela bermerik alardean parte hartzeko. “V. Berdintasun Planean Alardearen auzia oraindik ere ez dute aipatzen, kajoi batean sartuta jarraitzen du”, adierazi du Olga Rivasek, Txingudi Elkarte Feministako kideak. Izan ere, 2022ko urrian adostutako V. Berdintasun Planean Alardearen gaia jorratua bazen ere, alkatetzak egindako aldaketen ondorioz hura txostenetik ezabatu egin zen helburu nagusien atalean.

Berdintasun Plan baten helburua argia da: gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasuna lortzea. “Berdintasuna oinarrizko eskubidea izanik, uste genuen inor ez zela gai izango helburuak alde batera uzteko, baina udalak erakutsi du baietz”. Berdintasun Planean udalak eranskinen atalean aipatu du gaia, eta ez helburu gisa. “Eranskinetan Alardea aipatzeak ez du zentzurik, Berdintasun Plan batek helburu argiak behar ditu”. 

Gaiak duen larritasunaz kezkaturik Maribel Castellok, Irungo Emakumeen Etxea Elkarteko kideak, honakoa adierazi du: “Berdintasun Plana 2027an amaituko da, eta hori dela eta, beldur gara gaia kanpoan geratzeko arriskuan delako”. Udalari eskatu diote Berdintasun Plan berria sortzeko prozesua abiarazi dezala, “bosgarrenarekin ez baitugu eskatutakoa lortu”. 

“Orain arte ez dugu udalarekin hitz egiteko aukerarik izan, ez dute gaiari buruz ezertxo ere esan. Logikoena Berdintasun Batzordea eratzea zen, dokumentu honek bere garrantzia baitu”. Irunek, beraz, oraindik ere ez du plan onarturik. “Legeak behartzen du hiri eta herri guztietan Berdintasun Plan bat egon behar duela, eta oraindik ere Irunek plana izan gabe jarraitzen du”, adierazi du Castellok. 

Rivasek ere Castelloren hitzak nabarmendu ditu, eta hiri eredu bat sortzeko berdintasuna ezinbesteko ardatz bat dela gehitu du. “Hori gabe ez goaz inora, instituzioen aldeko leialtasun falta garbia da”. Arartekok bere erantzuna helarazi die 21 elkarteei, orain falta dena da Irungo Udalak gaiaren gaineko “erantzun argia” ematea. 

Erlazionatutako edukiaIrungo Udalaren V. Berdintasun Planaren administrazio prozesua geldiarazi dute eragileekArartekoarenera jo dute Irungo 21 eragilekIrungo Udalak azalpenak eman beharko ditu batzar nagusietan Elkarrekin Podemosek eskatuta
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

BDZk salatu du Gipuzkoako enpresa batek 3,68 tona eraikuntza material esportatu dituela Israelera

Bizigiro, Gipuzkoa

Erromatarrak bueltan dira

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako egoitzetan bizi diren lau lagunetik hiruk uste dute bizi kalitate ona dutela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Aiako txaleta eraisteko agindua berretsi du Auzitegi Gorenak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak salatu du futbol partida bateko epaile bati jazarri diotela ertzaina izateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Zahar etxeetako gatazkari irtenbidea emateko eskatu dio ELAk Gipuzkoako Foru Aldundiari

Berastegi, Berrobi eta Elduain Tolosarekin lotzeko autobus zerbitzua indartuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.