Albisteak

Etxebizitzaren alde kalera atera dira

'Etxebizitza duinaren alde, Euskal Herrian urrats bat aurrera' lelopean Ernaik elkarretaratzeak deitu ditu; San Juan plazan egin dute.

Bidasoa eta Kabuga, 50 urtez lotuta

Ruandan dago Kabuga hirira 1976. urtean iritsi zen Jose Ramon Amunarriz. Harrezkeroztik, herrian ekin zuen, Behar Bidasoaren laguntzarekin, eta hori erakusketa bihurtu berri dute.

"Senegaldarrok anai-arrebak gara, ez dugu istilurik nahi"

Hondarribitarrek Babacar Weleren omenez, beste behin ere, kaleak bete dituzte; justizia eta bakea eskatu dute herritik egindako manifestazioan.

Irun herri antifaxista dela erakutsi dute

Ehunka lagun bildu dira gaur arratsaldean Alberto Anguera plazan "auzotar patruilen" manifestazioari aurre egiteko; garaipena argia izan da.

Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen XI. Txapelketa, azaroaren 21ean

Aurten ere, Aitzondo Euskara Taldeak hitz gurutzatuen topaketa nagusia antolatuko du Palmera Monteron; aurtengo berritasuna, hiruko finala.

Ongizatearen Plaza, herritarren ongizatea erdigunean jartzeko

Urriaren 7tik 8ra Zabaltza plazan askotariko gaien inguruan hausnartuko dute, hala nola bakardade ez hautatua, gazteen osasun mentala, migrazioa eta elikadura osasuntsua.

ASTEKARIA

Hiru tirok eragindako justizia nahia

Hondarribiko udaltzain batek hil zuen Babacar Weler astelehenean. Senegaldar komunitateak gertakaria argitzea eskatu du, eta alkateak hura ekiditea bazegoela sentitzen du.

Etxebizitza turistikoek pertsonako 7,5 euroko zerga izango dute udan

Zerga turistikoak onartu dituzte udalbatzan. Urtarrilaren 1ean jarriko dira martxan, eta garestiena etxebizitza turistikoentzat izango da. Merkeena nekazalturismoentzat.

Poliziaren jardueraz, gertakaria eragin zuten inguruabarrez eta aurrekariez ikerketa zorrotza eskatu du ELAk

Funtsezkoa jo du ELA sindikatuak, zerbitzu publikoek gardentasunez jokatzea "herritarren errespetua eta konfiantza izango badute".

Osasun mentalari buruzko hitzaldi zikloa antolatuko dute Oiasson

Hilaren 19tik 22ra, 'Osasun mentalak baditu milaka aurpegi' hitzaldi zikloa antolatuko dute laugarrenez; saio guztiak doakoak izango dira.

Kale Nagusiko 7. eta 9. zenbakietan babes publikoko hamalau etxebizitza sustatuko dituzte

Etxebizitza publikoaren eskaintza handitzeko urratsa da; logela bateko lau etxebizitza eta bi logelako hamar etxebizitza izango dira.

Larunbatero, emakumeen autodefentsa ikastaroa antolatuko dute

Bidasoa Atletiko Taldeak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, 'Emakumeok mugimenduan' programa martxan jarriko du doako jarduerekin.

Feminismoari buruz hausnartzeko ikuspegi poliedrikoa

Urriko eta azaroko ostegunetan, feminismoa hizpide izango duten zortzi hitzaldi antolatuko dituzte Emakumeen Etxean, 18:30etik aurrera.

Kostaldearen aldaketei erantzun bat emateko Uhinak kongresua egingo dute Ficoban

Ostegun eta ostiral honetan, hilak 8 eta 9, Klima aldaketari eta Itsasertzari buruzko nazioarteko zazpigarren biltzarra antolatuko du AZTIk.

Babacar Welleren hilketaren ikerketa egingo du Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordeak

Enrique Lucas juristak zuzendutako batzordeak poliziak egindako aktuazioak ikertzen ditu. Hondarribiko Udalak konpromisoa erakutsi du batzordearekin elkarlanean aritzeko.

Serapio Mujika beka Juanma Sarasola Murgiarentzat

Erdi Arotik gaur egunerako Irungo baserri, borda, errota eta burdinola izan ditu hizpide ikerketa lanean; 10.000 euroko zuzkidura jaso du.

EAJk herritarrak entzuteko 'Irunekin Konpromisoa' egitasmoa aurkeztu du

Auzotarrekiko gertutasuna eta gizarte-eragileekin harreman zuzena duen entzute aktiboko prozesua aurkeztu dute, Palmera Monteron.

Denboraldiko lehen porrota berdezkoentzat

Oriokoren aurka jokatu zuen Hondarribia Futbol Elkarteko gizonezkoen lehen taldeak larunbatean. 0-2 amaitu zen partida, etxean jokatuz eta lehen porrota jasoaz.

Amute-Kostako jaiak estropada

Amuteko jaietan ez dira estropadak faltako

Gaur hasiko dituzte Amuteko jaiak, eta igandera luzatuko dira. Programazio luzea eta anitza bete dute, urtero moduan.

Gehiago