Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
ASTEKARIA

Hiru tirok eragindako justizia nahia

Hondarribiko udaltzain batek hil zuen Babacar Weler astelehenean. Senegaldar komunitateak gertakaria argitzea eskatu du, eta alkateak hura ekiditea bazegoela sentitzen du.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/10/02

Astelehen arratsaldean Hondarribiko sakelako telefono guztiak bero zebiltzan. Whatsapp bidez hainbat bideo zabaldu ziren herrian, eta denek protagonista berdina zuten: Babacar Weler. Momentu horietan jada Weler hilda zegoen, Itsasargi kaleko biribilgunean. Udaltzain batek hiru tiro eman zizkion. Bideoek San Pedro kalean kokatzen zuten lehentxeago Senegaldik iritsitako hondarribiarra, eskuan labaina bat zuelarik eta ertzainez eta udaltzainez inguratuta. Hortik minutu gutxira, jada biribilgunean, Ertzaintzak adierazi zuenez agente baten aurka egin zuen Welerrek, eta momentu horretan udaltzain batek egin zion tiro, hiru aldiz.

Hondarribian ez da beste ezertaz hitz egiten egun hauetan. Iritzi kontrajarriak agertu dira sare sozialetan, kaleetan, lagun arteko Whatsapp taldeetan, eta baita hedabideetan azaldutako adierazpenetan ere. Weler ezaguna zen herrian, hainbat istilu izan zituen, osasun mentaleko arazoak zirela eta. Ekainean ere, Kai Zaharreko hondartzan izan zuen istilu batetik ihesi ontzi batera joan zen igerian, eta bertan labaina batekin agertu zen. Hala ere, lurrera itzultzean poliziaren eskuetan jarri zen. Antxeta Irratiak asteartean iragarri zuen Donostiako Klinika Psikiatriko Forentsean hainbatetan artatu behar izan zutela, eta azken aldian bere medikazioa alde batera utzia zuela.

Senegaldarra zen Weler, eta horrenbestez, kolpe gogorra izan da Hondarribiko komunitate senegaldarrarentzat. Asko dira herrian, multzo handi bat arrantza munduan murgildua, eta aspaldi iritsiak asko. «Babacarren hilketarekin familia guztia hil gara. Hau oso gogorra da, ez dakigu nola interpretatu», adierazi zuen asteartean Welerren anaiak, Martxoak 8 plazan egindako elkarretaratzean. Haren senideak kontziente ziren ez zegoela ongi, eta bere anaiak adierazi zuen berak argi zuela noizbait hil egingo zutela. «Hondarribiarrak gara, guk ere lagundu dugu herri hau eraikitzen, eta ez dugu inoiz arazorik eduki. Beti sentitu gara oso maitatuak herrian», adierazi zuen Mariek, duela 28 urte iritsi zen senegaldarrak.

Hedabideen aurka ere egin zuten. «Badira egunkariak gezurrak esaten ari direnak. Informazioa saltzen baduzue, lehenik eta behin egia den ala ez baieztatu. Babacarren inguruan gezur asko zabaldu dira, eta horrek badirudi bere hilketa justifikatzen duela», adierazi zuen Maddik. Bere aldarrikapenak ozen eta indar askorekin zabaldu zituen gazteak, arrazismoa gertakari honen guztiaren oinarria dela argudiatuz. 

Huts egin izanaren sentsazioa

Justizia nahi dute, eta justizia eskatzen dute. Astearteko manifestaldian ehunka herritarrek oihukatu zuten Justizia Babacarrentzat leloa. «Badakigu berak ez zuela ondo jokatu, labainarekin zen, baina hori ez zen arrazoia berari bizitza kentzeko», adierazi zuen Mariek. Instituzioei ere mezua helarazi zieten, esanez haiek ere bazutela ardura, bazekitela Babacarren egoera larria zela, eta ez zutela ezer egin horren aurrean. «Gaur hemen txalo asko ikusten ditut, eta badirudi hitzordu polit bat dela. Baina ez da horrela. Momentu gogor baten aurrean gaude, eta argi esan behar dugu denok egin dugula huts hemen, bai instituzioek, senegaldarrek eta noski, gizarteak», esan zuen hitza hartu zuen komunitateko kide batek.

Sentsazio berbera azaldu du Igor Enparan alkateak. «Badugu sentimendu bat, sentiarazten diguna huts egin dugula, hau ekiditeko aukera bazegoela», esan zion alkateak asteazkenean hitza-ri. Enparanek uste du «ibilbide baten azken urrats tamalgarria» izan zela astelehenekoa. Udalak bazuen Welerren berri, bere arazoen berri, eta gizarte zerbitzuetatik lanean zebiltzan horren inguruan, alkateak adierazi zuenez. «Argi dago koordinazio falta handia izan dela hemen, gai honen inguruan ginen erakunde guztien artekoa. Huts egin dugu, eta horrek min handia eragin digu», esan zuen alkateak.

Senegaldar komunitatearekin harremanak ehuntzen izan da Hondarribiko Udala azken urteetan. «Asteartean komunitate senegaldarraren ordezkariekin, Welerren senideekin eta Senegalgo kontsularekin bildu nintzen udaletxean. Haiek argi eta garbi helarazi zidaten justizia nahi dutela, eta jakin nahi dutela zer gertatu zen. Nire aldetik, udalaren konpromisoa azaldu nien, gertatutakoa argitzeko konpromisoa». Horren haria, ikerketa poliziala abian den bitartean, batzorde independente bat eratzea eskatu du Enparanek, gaia gardentasunez eta berme guztiekin jorratzeko xedearekin. 

Arduradun nagusia, alkatea

Hondarribiko Udaltzaingoaren organo gorena da alkatea, eta udaltzainak ere udal langileak diren heinean, Enparanek azaldu du bera dela gertatutakoaren arduradun nagusia. «Uste dugu gertatutakoa argitzea ezinbestekoa dela, ea erabilitako jardunak egokiak izan ote ziren jakitea. Udaltzaina nire lankide den heinean badaukat harekiko errespetua, baina uste dut egoera argitzea langile horrentzat ere baliozkoa izango dela». 

Momentu gogorrak direla adierazi zuen Enparanek, agintaldiko gogorrenak: «Inork ez nau prestatzen, eta inork ez gaitu prestatzen administrazio publikoan ari garenoi horrelako egoera baten aurrean jarduteko. Oso egun gogorrak izaten ari dira, bai». Minaz eta doluaz hitz egiteko baliatu zuten astearteko bilera: «Genuen atsekabea haiekin konpartitzeko baliatu genuen bilera, baina batez ere haiek entzuteko».

Erantzukizun eta zuhurtzia eske

Babacar Welerren hilketak hainbat erreakzio eragin ditu. Hitza-k astekari hau inprentara bidali baino lehen (asteazkenean) jaso dituenen artean Hondarribiko Udalarena (ordezkaritza duten talde politiko guztiek izenpetua), Hondarribiko EAJrena eta SOS Arrazakeriarena daude.

Udalak atsekabea azaldu eta doluminak eman dizkie hildakoen senideei, lagunei eta ingurukoei. «Heriotza honek guztiontzako hausnarketa sakona eskatzen du». Udaletik adierazi dute egoera «bereziki zaurgarrian» zegoen pertsona zela Weler, «gizarte gisa eta erakunde gisa hausnartu behar dugu ea pertsona horri behar zuen laguntza eta arreta eskaini ote diogun».

Udalbatzak abian den ikerketan ezinbestekotzat jo du gertatutakoa zorroztasunez, gardentasunez eta berme guztiekin argitzea. Ordea, udaltzain bat izan zen Babacar Weler hil zuena; Udaltzaingoaren erantzukizunaren inguruan ez du ezer aipatu Hondarribiko Udalak. Aldi berean, «errespetu, zuhurtzia eta batasun» mezua helarazi du.

Hondarribiko EAJ

Hondarribiko EAJk «batasunerako, errespeturako eta bizikidetzarako» deia egin, eta gaiaren gaineko zorroztasuna, gardentasuna eta erantzukizun instituzionala eskatu ditu.

Hausnarketarako tartea eskatu du EAJk. «Argi dago babes eta arreta katean zerbaitek huts egin duela, gizarte baliabideetatik eta erakundeetatik hasi eta arlo judizialera arte. Gabeziak non egon diren argitu eta horrelako egoerak berriro gerta ez daitezen beharrezko neurriak hartu behar dira».

Udaltzaingoari eta Ertzaintzari aitortza egin die alderdiak, «herritar guztien segurtasuna bermatzeko lan egiten baitute». Hala, polizia agenteek «osotasun fisikoa zein inguruko pertsonena babesteko» eskubidea dutela azaldu du. Gorrotoaren eta populismoaren aurrean, zuhurtzia eta erantzukizuna aldarrikatu ditu alderdiak: «Mina, ziurgabetasuna eta tentsioa nagusi diren uneak muturreko ideiek, gorroto diskurtsoek eta populismoek gertatutakoa baliatzeko giro aproposa bihur daitezke».

SOS Arrazakeria

SOS Arrazakeria elkarteak poliziaren jarduna eta osasun mentaleko politikak zalantzan jarri ditu. «Ez da onargarria buruko osasun arazoengatik ezaguna den bizilagun batek sortutako egoera konpontzeko, ertzain eta udaltzainak aurrean zituela, bere bizitzarekin amaitu behar izatea», adierazi du: «Babacar Weler tiroz hil zuen poliziaren jardunak ezin du zigorrik gabe geratu».

Era berean, erakundeei galdera egin die: «Poliziaren jarduna babesten jarraituko al dute, ondorioak zeinahi direla ere?». Elkarteak eskatu du heriotzari eman beharreko erantzun judiziala ez dadila lausotu «ez haren heriotzaren erantzulea polizia izateagatik, ezta hildako pertsonaren ezaugarriengatik ere».

«Jakina da Babacarrek osasun mentaleko arazoak zituela, baina horrek ez du heriotza justifikatzen», esan du SOS Arrazakeriak: «Arlo horretan lan egiten duten erakundeek behin eta berriz salatu dute egoera hori. Tristea eta tamalgarria da gabezia horiek agerian uzteko horrelako gertakari larriak behar izatea».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Basozaindariak abiarazi dute, herritarrak basoen zaintzan inplikatu daitezen

Euskal Herria, Gipuzkoa

«Bere koloreagatik hil dute Babacar»

EAJk eta EH Bilduk estatus politiko berriaren eta autogobernuaren alde egin dute berriro

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak 777.000 euro emango dizkio Donostiako Udalari, etxegabeei otorduak banatzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Elkartasun jaialdi bat eginen dute Zestoan emakume bati laguntzeagatik iaz epaitutako sei lagunen alde

Gipuzkoako Foru Aldundiak indartu egingo du Hondarribia eta Donostia arteko zuzeneko autobus zerbitzua

Donostiako suhiltzaileek txartzat jo dute udalak 2027rako proposatutako aurrekontua

Euskal Herria, Gipuzkoa

Udaltzain batek gizon bat tiroz hil du Hondarribian

Arrasateko ura edangarria da berriro

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.