Denboraldiko lehen porrota berdezkoentzat
Oriokoren aurka jokatu zuen Hondarribia Futbol Elkarteko gizonezkoen lehen taldeak larunbatean. 0-2 amaitu zen partida, etxean jokatuz eta lehen porrota jasoaz.
Kaial de Juan Urteko lehen porrota jasan du Hondarribia Futbol Elkarteko gizonezkoen lehen taldeak. Orioko taldearen aurka jokatu zuten larunbatean, Ondartza futbol zelaian, eta 0-2 izan zen markagailua 90 minutuen amaieran. Oriotarrak berdeen gainetik pasa ziren, eta etxeko taldeak ez zuen ongi erantzun lehen kolpeari.
Partidua hasi zenetik oriotarren nagusitasuna argia izan zen. Hobe atera ziren zelaira, eta hondarribitarrek saiatu arren, ez zuten lortu partiduan sartzea. Lehen minutuetan sartu zuen Oriokok, baina gola baliogabetu zuten epaileek. Hortik gutxira iritsi zen lehen gola. Oriokoren lehen golaren aurrean, indarrez erantzun baino, nahasmenduan sartu zen Hondarribia Futbol Elkartea. Orioko atezainak ez zuen lan asko izan partiduan zehar, eta berdezkoek ez zuten asmatu jokoa sortzerakoan.
Bigarren zatian izan zen bigarren gola, 63. minutuan. Oriotarrek beste aukerak izan zituzten, baina azkenean 0-2-arekin joan ziren etxera. Orain, Hondarribia FE seigarren da, zazpi punturekin. Orio du goian, zortzirekin, eta Oiartzun, Zarautz, Beasain B eta Tolosa lehen lau postuetan, bakoitza 10 punturekin. Asteburu honetan Añorgaren kontra jokatuko dute, kanpoan. Oraingoz, Añorgak 3 puntu ditu, 3 partidu galduta eta bat irabazita.

