Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra
ASTEKARIA

Ultraeskuinari balazta jartzeko, kalera

Eragile antifaxistek elkarretaratzea egingo dute gaur (ostirala) arratsaldean Alberto Anguera plazan, bertatik abiatuko den 'auzo patruilen' mobilizazioari aurre egiteko.

Anaitze Agirre eta Paul Estonba, Alberto Anguera plazan.
Goiatz Iza Erkis
Irun
2026/10/02

Lasai zegoen San Miguel auzoko Alberto Anguera plaza astelehen goizean. Adineko bizilagunak bankuetan eserita, zaintzaileez lagunduta, plazaren izkina batean zeuden gazteei begira. Plaza beretik irtengo da gaur arratsaldean (hilak 2, ostirala) Colaboración Ciudadana taldeak deituriko mobilizazioa, 18:00etan. Ezagunagoak dira haiek auzo patruilak bezala, eta «Irun garbi eta seguru» baten alde egingo dute martxa.

Paul Estonba eta Anaitze Agirre HITZA-rekin izan dira patruila horiek deitutako mobilizazioaren kontrako erantzuna nola artikulatu den adierazteko. Kezkaz jaso zuten agerraldiaren berri, hiriko ultraeskuinaren gorakada elikatuko duelakoan. Horregatik, haiei aurre egiteko mobilizazioa elkarlanetik landu dute. Bidasoko Kontseilu Sozialista (bertakoa da Estonba), Irungo Harrera Sarea (hangoa da Agirre), Lakaxita Gaztetxea, Sortu, Ernai, Real Union taldeko zaleen harmaila eta Larreaundiko Auzo Elkartea daude herri deialdiaren ardatzean. Plaza berean egingo dute elkarretaratzea, 17:45ean; eurek, ordea, «arrazakeriarik eta faxismorik gabeko Irunen» alde.

Iaz sortu ziren auzo patruilak, haien hitzetan, «bizilagunei laguntzeko paseoak» egiteko. Aitzitik, Estonbak salatu du, besteren artean, Whatsapp bidez migratzaileen edo kale egoeran daudenen irudiak zabaltzen dituztela, haiek «seinalatuz eta kriminalizatuz». Bi kideen hitzetan azken hilabeteetan «gainbeheran» egon dira, baina orain aste batzuk «berpiztu» dira, San Juan plazan Ceutaren (Espainia) aldeko elkarretaratzean 150 lagun inguru bildu zirela azalduz. «Krisi humanitarioari arrazismotik eta xenofobiatik erantzun zioten, ultraeskuinak sortutako beldurretik, eta arrakasta zutela ikusi zuten», salatu du Estonbak.

Patroi komun bat
Agirreren arabera, ez da kasualitatea San Miguel auzotik hastea auzo patruilen mobilizazioa. «Historikoki migrazio gunea izan da auzoa. Aurreko mendean Espainiatik etortzen ziren langileak auzoan ezartzen ziren. Klase ikuspuntutik bizilagunak langileak dira, prekarioak asko». Eragile ultraeskuindarrak daude patruilen atzean, biek salatu dutenez. «Adibidez, apolitikoak direla esaten dute; 2009an Italiako iparraldean auzo patruilak egiten zituen talde faxista baten lelo berbera da. Edo Irun garbitzearen alde agertzen dira; PPko Xavier Garcia Albiolek berdina zioen orain urte batzuk Badalonaz [Bartzelona, Herrialde Katalanak]», azaldu du Agirrek. «Mugimendu erreakzionarioen pausoak jarraitzen ari dira, ez dira ezer asmatzen ari». 

Harrera Sareko kidearentzat kezkagarriena honakoa da: «Oso mezu emozionalen bitartez, prekarietateaz aprobetxatzen dira jendearen beldurrak identifikatu eta erabiltzeko». 

Patruilek «segurtasunaren» izenean jarduten dutela diote euren diskurtsoan. Ordea, eragileek gezurtatu egin dute segurtasun eza, argudiatuta Euskal Herriko hiriak «munduko leku seguruenetarikoak» direla. «Kapitalismoaren sintomek sortzen dutenean zentratu eta hura kriminalizatzen dute. Hori ez da marko onargarria», nabarmendu du Estonbak.

Erasoen aurrean, saretzea
Patruiletatik harago, salatu dute azken urteetan ultraeskuina indartu egin dela hirian. «Migratzaileen aurkako erasoak izan dira, baita talde neonazien adierazpenak ere», esan du Estonbak. Hori ere ez da kasualitatea. «Gizartean eskuin muturra ez da sortu bat-batean; sortu egin dute». Agirreren arabera, ertz ugarietatik areagotu da ultraeskuina, ez soilik patruilen bitartez, «eta horren ondorioz lortzen ari dira bide ezberdinetatik konektatzea jendearekin». 

Migratzailea, LGTBIQ+ kolektibokoa, edota langile prekarioa; «edonor» egon daiteke euren jomugan bien esanetan. Horregatik, premiazkotzat jo dute «bizikidetzaren eta politikaren aldeko osasun hesi bat» eraikitzea. Izan ere, ultraeskuinari «balazta jartzera» aterako dira gaur. «Askoz gehiago gara faxismoaren aurka gaudenok eta kolektibizatu izan garenean emaitzak lortu ditugu. Gauzak alda daitezke, keinu txikiena eginik ere».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Basozaindariak abiarazi dute, herritarrak basoen zaintzan inplikatu daitezen

Euskal Herria, Gipuzkoa

«Bere koloreagatik hil dute Babacar»

EAJk eta EH Bilduk estatus politiko berriaren eta autogobernuaren alde egin dute berriro

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak 777.000 euro emango dizkio Donostiako Udalari, etxegabeei otorduak banatzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Elkartasun jaialdi bat eginen dute Zestoan emakume bati laguntzeagatik iaz epaitutako sei lagunen alde

Gipuzkoako Foru Aldundiak indartu egingo du Hondarribia eta Donostia arteko zuzeneko autobus zerbitzua

Donostiako suhiltzaileek txartzat jo dute udalak 2027rako proposatutako aurrekontua

Euskal Herria, Gipuzkoa

Udaltzain batek gizon bat tiroz hil du Hondarribian

Arrasateko ura edangarria da berriro

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.