Gizon bat tiroz hil du Hondarribiko Udaltzaingoak
Gizona labain batekin eta San Pedro kalean kokatzen dute Whatsapp bidez zabalduriko hainbat bideok. Udaltzain batek hiru tiro jo ditu gizonaren aurka.
San Pedro kaletik labana batekin zebilen gizon bat tiroz hil du poliziak gaur arratsaldean, Zuloaga, Matxin de Arzu eta Itsasargi kaleak batzen dituen biribilgunean. Whatsapp bidez zabaldutako hainbat bideok gizona San Pedro kalean kokatzen dute lehenago, labana bat eskuan zuelarik. Inguruan, Hondarribiko Udaltzaingoa eta Ertzaintza zituen.
Ertzaintzak adierazi duenez, gizona kalean zirenei mehatxuka izan da, eta ertzain agente bat zauritzen saiatu da ondoren: momentu horretan hiru tiro bota dizkio udaltzain batek. Gizona suspertzen saiatu direla adierazi du Ertzaintzak, baina bertan hil da.
Gizon berbera udaran atxilotu zuen poliziak, itsasontzi batean labana batekin sartu zelako. Herrian ezaguna zen, 46 urte zituen, eta polizia iturriek esan dutenez gaurretik 12 alditan izan zen atxilotua, eta abiatu ziren 10etan haren gaineko ikerketak.
Ertzaintzak bere gain hartu du gertatutakoaren gaineko ikerketa, “eskumenen eta gardentasunaren protokoloari jarraiki”.

