Babacar Welleren hilketaren ikerketa egingo du Plliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordeak
Enrique Lucas juristak zuzendutako batzordeak poliziak egindako aktuazioak ikertzen ditu. Hondarribiko Udalak konpromisoa erakutsi du batzordearekin elkarlanean aritzeko.
Aurreko astean Igor Enparan alkateak iragarri zuen moduan, batzorde independente baten ikerketa eskatu zuen Hondarribiko Udalak, Babacar Welleren hilketan izandago gertaerak aztertzeko. Orain, udalak adierazi du Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordeak eskaera onartu egin duela, eta ikerketa egiteari baiezkoa eman diotela.
Ertzaintzak bere ikerketa egiten duen bitartean, batzordeak bere esku dagoena egingo du. “Udalak batzordeak beharrezkoa duen dokumentazioa eta informazioa emango dio”. Batzordeak objektibotasunarekin jokatuko duela uste du udalak, eta gertaerak argi azalduko dituela. “Abian den ikerketa judizialaren osagarri izango da”.
Batzordearen zeregina poliziak hartutako erabakiak eta horien ondorioak ikertzea da, aztertuz zer nolako eragina izan duen jendearengan. Enrique Lucas juristak zuzentzen du batzordea, aurten izendatu dutenetik,

