Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Zaldunborda Berri eta Higertoki enpresen aurkako kereila penalaren proposamena udalbatzara

Bi enpresek ia 14 milioi euroko demanda ezarri zioten udalari, proiektuak bertan behera uztearen "kalte ekonomikoengatik". Udalak aurkeztutako dokumentazioa aztertu du eta "inkoherentzia larriak" topatu ditu.

Goiatz Iza Erkis
Hondarribia
2026/09/30

Hondarribiko Udalak gaur arratsaldeko, asteazkena hilak 30, osoko bilkurara eramango du Higertoki eta Zaldunborda Berri enpresen aurkako kereila penalaren proposamena. Bi enpresek ia 14 milioi euroko demanda aurkeztu zuten orain urtebete udalaren kontra. Auditoria batek erreklamazioko dokumentuak aztertu ostean, “inkoherentziak” aurkitu ditu, eta udalak ohar bidez jakinarazi du kereila proposamena aurkeztuko dutela, “lehentasuna diru publikoa” delako.

Ia hamarkada bateko afera da gaur arratsaldean erabakiko dutena. 2017an enpresek salerosketa kontratu bat sinatu zuten, baina azkenean Zaldunbordako makro outletaren proiektua bideraezina izan zen, 2019-2023ko EAJren gobernuak osatutako HAPOan akats batzuk topatu eta plana baliogabetuta geratu zenean. Enpresek argudiatu zuten bertan behera uzteak kalte ekonomikoak eragin zizkiela, eta horregatik, udalari eta jada deseginda dagoen Hondarribia Lantzen udal-sozietateari 13.795.026 euro erreklamatu zizkieten.

Horren aurrean, udalak auditoria bat jarri zuen martxan, “aurkeztutako dokumentazioa egiaztatzeko eta erreklamatutako kopuruak benetakoak eta behar bezala justifikatuak” zirela argitzeko. Bada, auditoria eginda, ondorioztatu dute erreklamatutako gastuen ia %92 gurutzatutako eta elkarren artean loturak dituzten sozietateen arteko barne-fakturetatik datozela. Era berean, dokumentazio horretan hainbat “irregulartasun larri” aurkitu dituzte.

Inkoherentziak

Alde batetik, faktura batzuk topatu dituzte, zeintzuek agerian uzten duten gastu horien kontratuetako jatorrizko fakturetan bat ez datozen datak eta zenbatekoak. Beste aldetik, gastu batzuk lurrak eskuratzearekin lotutakoak dira, nahiz eta dokumentazioaren arabera, lurzoru horiek jada esleituak eta erosiak zeuden. Hirugarrenik, faktura batzuk justifikatzeko ordainketak egin eta urte batzuetara egindako ziurtagiriak antzeman dituzte, zeinak “zalantzan” jartzen duten ordainketaren unean fakturak existitzen ziren ala behar bezala justifikatuak zeuden. Eta bukatzeko, auditoriak “aldeak” topatu ditu aitortutako zenbait kobrantzen eta ordainketen eta banku mugimenduen artean.

Azterketaren emaitzak kontuan hartuta, Hondarribiko Udalak kereila penala aurkeztuko du osoko bilkuran. “Ia 14 milioi euroko diru publikoaz ari gara. Gure betebeharra da gure burua eta hondarribiarren interesak defendatzea”, esan du udalak. Kereila penala jartzea udalbatzan onartu behar da, eta hortaz, alderdi politikoei proposamena babesteko eskatu die, “herritarren interesak defendatzeko”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostiako Egia auzoan atzo etxegabetu behar zuten familiari «Etxegintzako bizitoki bat» eskainiko diotela

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Kirola, Gipuzkoa

Luis Mari Goikoetxea hil da, Zumaiako Arraun Elkarteko presidente ohia

Gipuzkoa, Euskal Herria

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak arreta «gizatiarragoa eta integralagoa» eskatu du bularreko minbizia dutenentzat

Ekonomia, Gipuzkoa

Greba mugagabea abiatu dute Asteasuko Siemens Gamesan

Gipuzkoa, Euskal Herria

Kutxa Fundazioak joko interaktibo bat sortu du, Gipuzkoan egiten duen lana erakusteko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi pertsona atxilotu dituzte «terrorismo» delitu bat egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako autobus geltokia moldatzeko proiektu bat aurkeztu du udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gogora-ko zuzendariak dio Itxasok borondatea duela Martuteneko espetxean «memoria elementuren bat» uzteko

Gipuzkoa, Ekonomia

ELAk salatu du Itasua enpresak dibidenduak hirukoiztu egin dituela azken bost urteetan, baina langileei ukatu egiten dietela soldata igoera

Kultura, Gipuzkoa

150 hizlari arituko dira ‘Euskal pentsamenduaren ur-jauzia II’ kongresuan

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.