Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

"Denoi komeni zaigu zehaztasunez jakitea zer gertatu zen"

Igor Enparan alkatearekin izan da HITZA. Senegaldar komunitatearekin eta kontsularekin bildu zen atzo, eta dena argitzeko haren konpromisoa helarazi zien. Agintaldiko momenturik gogorrena honakoa dela azaldu du.

Enparan, artxiboko argazki batean.
Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/09/30

Buru-belarri ari dira udal langileak astelehenean gertatutakoaren harira lanean. Astelehenean bertan krisi kabinete bat sortu zutela adierazi du Igor Enparan alkateak. Atzo, senegaldar komunitatearekin, kontsularekin eta Babacar Welerren senideekin bildu zen. Egoera argitzeko konpromisoa erakutsi zien, eta horren harira, ikerketa egiteko batzorde independente baten sorrera eskatu du alkateak, “gardentasunez eta berme guztiekin” jokatzeko.

Atzo adierazi zenuen agintaldiko egunik zailenak ari direla izaten.

Zalantzarik gabe horrela da. Inork ez nau prestatzen, eta inork ez gaitu prestatzen administrazio publikoan ari garenoi horrelako egoera baten aurrean jarduteko. Oso egun gogorrak izaten ari dira, bai.

Kontsularekin bildu zineten atzo. Nolakoa izan zen bilera?

Atzo Senegalgo kontsul etxetik eskaera bat jaso genuen, esanez herrira zetozela eta nirekin elkartu nahi zutela. Arratsaldeko lehen orduan elkartu ginen, kontsularekin, eta baita Babacarren senitarteko eta komunitate senegaldarreko ordezkariekin ere. Genuen samina eta atsekabea haiekin konpartitzeko baliatu genuen bilera, baina baita elkartasuna adierazteko ere, eta noski, haiei entzuteko. Niretzat garrantzitsua izan zen haiek entzutea, haiek duten mina gurea baino askoz handiagoa baita. 

Justizia eskatu zidaten, behar beharrezkoa ikusten dutelako. Nire aldetik, udalaren konpromisoa erakutsi nien gertatutakoa argitzeko. Bide judiziala aurrera doa, eta ikerketa martxan dago. Horrez gain, batzorde independente bat sortuko da, beste ikerketa bat abiatzeko, gardentasunez eta berme guztiekin. Gure aldetik lankidetzan arituko garela adierazi nien, ikerketa horietan aurrera joateko, eta justiziarekin kolaborazioan izateko.

Hondarribiko Udaltzaingoak egin zuen tiro. Udalaren langileak diren heinean, zer nolako ardura sentitzen duzue gertatutakoan?

Kasu honetan esan behar dut alkatea dela Udaltzaingoaren organo nagusia, eta Hondarribiko Udaleko langileak diren heinean, ni naiz egoera honen guztiaren arduradun nagusia zalantzarik gabe. Horregatik, lehenengo momentutik krisi kabinete bat sortu genuen. Uste dugu gertatutakoa argitzea ezinbestekoa dela ea erabilitako jardunak egokiak izan ote ziren, eta udaltzaina nire lankide den heinean badaukat harekiko errespetua, baina uste dut egoera argitzea langile horrentzat ere baliozkoa izango dela.

Gure eskuan dagoen guztia egiten ari gara, eta senegaldar komunitatearekin izandako bileran erakutsitako konpromisoaren harira eskatu dugu batzorde independentearen sorrera eta gertakari guztien argipena. Denoi komeni zaigu zehaztasunez jakitea zer gertatu zen.

Atzo esan zenuten hau ekidin zitekeela sentitzen zenutela. Zertaz ari zarete: astelehenekoaz ala aurretik egin beharreko lan guztiaz?

Astelehenean gertatutakoa egoera baten ibilbidearen azken urrats tamalgarriena izan zen. Babacar Hondarribian ezaguna zen pertsona bat zen, eta gizarte zerbitzuetatik ere laguntza eskaintzen ari zen udala, duela urtebetetik. Osasun mental arazoak zituen horretan jarraipen lanketa bat egiten ari ziren Hondarribiko Udaleko gizarte zerbitzuak, baina baita Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzuak eta osasun mentaleko departamentuak ere. Horregatik uste dut ekidin beharrekoa astelehenean gertatutakora iristea zela.

Lanketa horretan ari baginen ere, nire atsekabea bada ez dugula asmatu koordinazioan, eta gizarte bezala ez ditugula tresna egokiak aurkitzen osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei aukerak ematerako garaian. Ikuspegi horretatik egin nituen adierazpen horiek, uste dut-eta urtebeteko epean eta erakunde ezberdinak lanketa honetan egonda, hau ekidin zitekeela. Behintzat espero dut aurrera begira ikasteko eta erakundeen arteko lanketan finago aritzeko balio izango digula.

Ehunka pertsona bildu ziren atzo senegaldar komunitateari babesa emateko. 

Argi dago senegaldar komunitateak duen tristura eta mina askoz handiagoa dela, haiek gertutik ezagutzen baitzuten Babacar. Herriaren parte dira, eta beraz, beste herritarrekin, haien min hori adierazteko espazioa behar zuten, horrela ulertzen dut nik manifestazioa. Niri justiziaren beharra transmititu zidaten behin eta berriz, eta ez dadila gertatutakoa ahanzturan geratu. Baina adierazi nahi dut ere esker ona erakutsi zigutela, azken urteetan udalaren eta senegaldar komunitatearen artean lankidetza jarraitu bat izaten ari gara-eta, eta horren kontziente badirelako. Hondarribian betidanik oso eroso sentitu direla adierazi nahi izan zidaten, eta horrela jarraitu nahi dutela. 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostiako Egia auzoan atzo etxegabetu behar zuten familiari «Etxegintzako bizitoki bat» eskainiko diotela

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Kirola, Gipuzkoa

Luis Mari Goikoetxea hil da, Zumaiako Arraun Elkarteko presidente ohia

Gipuzkoa, Euskal Herria

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak arreta «gizatiarragoa eta integralagoa» eskatu du bularreko minbizia dutenentzat

Ekonomia, Gipuzkoa

Greba mugagabea abiatu dute Asteasuko Siemens Gamesan

Gipuzkoa, Euskal Herria

Kutxa Fundazioak joko interaktibo bat sortu du, Gipuzkoan egiten duen lana erakusteko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi pertsona atxilotu dituzte «terrorismo» delitu bat egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako autobus geltokia moldatzeko proiektu bat aurkeztu du udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gogora-ko zuzendariak dio Itxasok borondatea duela Martuteneko espetxean «memoria elementuren bat» uzteko

Gipuzkoa, Ekonomia

ELAk salatu du Itasua enpresak dibidenduak hirukoiztu egin dituela azken bost urteetan, baina langileei ukatu egiten dietela soldata igoera

Kultura, Gipuzkoa

150 hizlari arituko dira ‘Euskal pentsamenduaren ur-jauzia II’ kongresuan

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.