Erakusketak

Ia 500.000 kilo hegaluze harrapatu dituzte Hondarribiko barkuek

Hondarribiko portuan 266.807,10 kilo hegaluze saldu dira azken asteetan, eta kanpoaldean (hondarribiarrek) 154.519,90 kilo.

Behin-behineko Lehen Mailako Arreta zentroko obrak hasi dituzte

Zentro berria gaitzeko obrek milioi bat euroko aurrekontua izango dute, eta sei hilabeteko epea izatea aurreikusi dute.

Valentziatik Arkollara, mihise eta pintzel artean

Enrique Albizu margolariaren erakusketa bat izango da ikusgai gaurtik aurrera Arma Plazan. Maila handiko margolariak Hondarribia izan zuen bere txoko kuttuna.

Wikipedian ere berdintasunaren aldeko borrokan

Wikiemakumeok proiektua 2015ean sortu zen, emakumeen biografiak areagotzea helburu, gaur egun denen %30a baino gutxiago baitira. Emekik sustatuko du egitasmoa Hondarribian.

Saioa Huarte Sustaeta - Surflaria

"Lehenengo txapelketa izanik, ez nuen espero irabaziko nuenik"

18 urteko surflari irundarra surf egokituko Espainiako txapeldun izan da Kanaria Handian. Epe motzera ikasketetan zentratu nahi duen arren, kirol horretan aurrera urratsak egin nahi ditu.

Nagore Laffage gogoan izango dute datorren asteartean

Omenaldiaren ekitaldi hunkigarria Istillaga plazan egingo dute Emakumeen Etxearen kanpoaldean, 19:00etatik aurrera.

Sanmartzialak

Sanmartzialei agur esateko adinekoen bazkaria egin dute

Gaurko protagonistak adinekoak izan dira, eta jana eta edana soberan izan dute aurtengo festen azken eguneko hitzordurik garrantzitsuenean.

Biharamun gozoa Urdanibia plazan

San Martzial egunaren ajea pasa, eta Baserritarren Egunarekin euskal giroz bete da gaur Urdanibia plaza.

Pizgarri berriekin dator Bordari-Satarka Literatur Lehiaketa

Sarien zenbatekoa nabarmen handitu du Hondarribiko Udalak. Lanak emateko epea irailaren 15era arte da zabalik.

Eskola materialak erosteko dirulaguntzak, gaurtik aurrera

Gaurtik irailaren 30era bitarte, eskola materiala tokiko merkataritzan erosteko 'Erosi eta ikasi' programa abian jarri dute.

Kantabrian egongo da Eskifaia, lehian

San Vicente de la Barquerako abesbatzen lehian parte hartuko du Eskifaiak, beste lau koruren aurka. Larunbatean igoko dira oholtzara.

Irungo ondare historikoa eta kulturala ezagutzeko hamaika jarduera

Gaur aurkeztu dute udako turismo kanpaina 'Gozatu-Ezagutu-Sentitu' lelopean, udan zehar hirian esperientziak bizitzeko.

AGENDA

Asteburuan, Irunen eta Hondarribian zer?

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Irunen eta Hondarribian. Ikusi hemen ekitaldien zerrenda.

Izurde bat agertu da Hondarribiko Kai Berrian

Herritarren artean zabaldutako bideo batek erakutsi du izurde baten presentzia Kai Berrian. Kostaldean ugari ikusten dira, baina portu barruan ez da ohikoa.

Hondartzako Errugbi txapelketaren edizio berria aurkeztu dute

Datorren ostegunean, hilak 11, plakajerik gabeko errugbia izango da Hondarribiko hondartzan, 10:00etatik 15:00etara.

Hondarribiko Jaiak. Txosnak

Jai Nagusietan txosnak jartzeko eskaera epea, zabalik

Sei txosnarentzako tokia izango da Bentan. Onartutako eskaerak horiek baino gehiago balira, zozketa bidez esleituko lirateke sei plaza horiek

sanmartzialak

"Gorroto eta intimidazio" mezuengatik, babesa eskatu du Alarde Parekideak

Alarde Parekideko juntak "ekainaren 30ean Kale Nagusian mobilizatzeko sare sozialetan hedatu diren deialdien aurrean" kezka adierazi dio Ertzaintzari.

Henry Mendezen kontzertua ez egitea nahi du Podemosek

Alderdi moreak kontzertua bertan behera uzteko eskatu dio Cristina Laborda alkateari eta Nuria Alzaga Kultura zinegotziari "Rafa Mir futbolariari publikoki babesa" emateagatik eta kontzertu batean "ezkertiarrekiko gorrotoa" adierazteagatik.

Henry Mendezen kontzertua bertan behera uztea eskatu du Ernaik

Hainbat erakunde eta eragilek deitutako elkarretaratzea izango da gaur, 19:00etan, San Juan plazan. Ernaik bat egin du mobilizazioarekin.

Gehiago