Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Wikipedian ere berdintasunaren aldeko borrokan

Wikiemakumeok proiektua 2015ean sortu zen, emakumeen biografiak areagotzea helburu, gaur egun denen %30a baino gutxiago baitira. Emekik sustatuko du egitasmoa Hondarribian.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/07/03

Wikipediako biografien %30a baino gutxiago dira emakumeenak. Argi dago gizonen eta emakumeen arteko arrakala handia dela, eta horrek irtenbideak eskatzen dituela. Hori ez ezik, Wikipediako editoreen %20a baino gutxiago dira emakumeak. Azken urteetan, hainbat mugimendu sortu dira mundu mailan, diferentzia hori murrizteko xedearekin. Women in red proiektua da boluntarioki egindako plangintza handiena, emakumeen presentzia areagotzeko helburuarekin. 250.000 biografia baino gehiago idatzi dituzte azken urteetan, eta arrakala murriztea lortu dute.

Baina Women in red bezalako egitasmoek ingelesezko Wikipedia dute eremu. Euskaraz, badago beste proiektu bat, helburu berbera duena: Wikiemakumeok. 2015. urtean hasi zuen bidea egitasmoak, Mentxu Railoren ekimenez. Proiektu digitala ez ezik, komunitatea sortu du, eta hainbat herritan sortu dira Wikiemakumeok-en inguruan ekiten duten taldeak. Hori bera da Hondarribian Emeki Emakumeen Elkarteak egin nahi duena.

Urteak daramatza Emekik Hondarribiko emakumeen biografiak argitaratzen, euskarri ezberdinetan. «Nik beti uste izan dut idatzita ez dagoena ez dela existitzen, eta hori oinarri hartuta daramagu urteak lanean», azaldu du Tzane Carrillo Emekiko kideak. Sei urte inguru daramatzate Hondarribiko emakumeei bere espazioa eman nahian, istorioak eta biografiak berreskuratzen. Emandako pauso handienetarikoa Aintzina eta gaur liburua izan zen. Bertan hamar emakume aitortzea izan zen haien ideia, baina azkenean 38 izan ziren.

Jada gure artean ez diren Petra Laborda, Margarita Araneta eta Juana Mugarrietakoa, gaur egun oraindik haien balioa egunero erakusten duten Ane Muñoz, Maria Jesus Berrotaran edo Ixabel Alkainekin batera jarri zituzten. Berrotaran bera Emekiko kidea da, eta Wikiemakumeok proiektua gogo handiarekin bizi du. «Emakume asko daude herri honetan izena izan ez dutenak. Jende oso interesgarria aurkitu genuen liburua idazterakoan, eta orain, asmo berberarekin jarraitzeko gogoa dugu».

Liburuak irekitako bidea

Liburua atera ondoren, hainbatek esan die Emekiko kideei haien amonak, izebak, amak edo bizilagunak zer edo zer egin zutela, eta bazutela interesgarriak izan zitezkeen istorioak. «Denborarekin konturatu gara badaudela eta izan direla emakume asko herri honetan bizitza eta bizipen oso interesgarriekin. Gure lanarekin jarraitu nahi genuen, eta momenturen batean Wikiemakumeok proiektua ezagutu genuen». Ekainaren 4an aurkeztu zuten proiektu berria, eta irrikaz daude aurrera egiteko. 

Informazioa biltzen hasi nahi dute Emekiko kideek. Horretarako webgune bat (hondarribikowikiemakumeak.org) baliatuko dute, eta herritarren laguntza beharko dute. «Udazkenean, informazio dezente dugunean, kontaktuak mugitzen hasiko gara, jasotako denari forma eman nahian», esan du Carrillok. Baina herrian ez ezik, beste eskualdetako jendearekin harremanak sortzen hasi dira. Oarsoaldeko Wikiemakumeok sarearekin kontaktuak egin dituzte jada, baita Hendaiakoekin ere. Carrillok azaldu duenez, 10.000 biografia baino gehiago sartu dira Wikiemakumeok proiektuaren harira, eta hori bera harro egoteko zenbakia da.

Baina Emekikoek argi dute haien biografiak herrikoak izango direla. «Momentuz behintzat herrian zentratuko gara. Horrez gain, gure jarduna euskaraz egingo dugu bai ala bai», esan du Berrotaranek. Gainera, biografia osatuak sortu nahi dituzte Emekikoek, ez soilik datu gutxi batzuk dituztenak. «Konturatu naiz orrialde askotan, gizonenak gehienak, soilik izena, jaioturtea eta haren ogibidea agertzen direla. Guk gehiago egin nahi dugu, ondo osatu nahi dugu egingo dugun lana». Horretarako, noski, dokumentazio lana ezinbestekoa izango da.

Dokumentazio lana kontaktu sarearekin edota artxibo lanarekin egin izan ohi dute. «Baditugu artxiboetan aritzen adituak diren pertsonak, hala nola Koldo Ortega eta Kote Gebara, eta asko lagundu izan digute azkeneko urteetan», esan du Berrotaranek. Bi ardura hartuko dituzte Wikiemakumeok taldeko partaideek. Batzuk idazten arituko dira, eta beste batzuk ikerlari lanak egin beharko dituzte. «Emakumeak elkartzea, eta beste emakumeetaz hitz egitea eta ikastea, noski, oso garrantzitsua da guretzat. Liburua egin genuenean jende asko ezagutu genuen, eta oso aberasgarria izan zen guretzat», nabarmendu du Carrillok.

Herriaren parte

Herria egin zuten emakumeak izan ziren Emekik azkeneko urteetan azaleratutakoak. Herriko historiaren parte dira, eta gaur egungo Hondarribia ulertzeko, bertako jendea ezagutzea ezinbestekoa da. «Lehen esan dut idatzita ez dagoena ez dela existitzen, eta orain gehitu beharko diot, gaur egun Interneten ez dagoena ez dela existitzen», azaldu du Carrillok. Herritarren esku utzi nahi dute herriko historia, emakumeen begietatik, klik gutxi batzuetara.

Wikipedia plataforman dagoen pertsona oro ez da famatua edo ezaguna izan behar. Edonork du zer kontatu, eta edonork eduki dezake zerbait interesgarria esku artean. «Ni ez naiz ospetsua, baina Wikipedian nago! Ez nekien, eta esan zidatenean harrituta gelditu nintzen», aitortu du Berrotaranek. Bakoitzak badu bere buruan  Wikipedian sartuko lukeen emakumeen zerrenda. Berrotaranek, adibidez, argi dio bera baserrikoa izanik, landa eremuko emakumeak bilatuko dituela. «Besteak beste Jaitzubiko emakumeren batekin egin nahiko nuke topo, eta badakit nori galdetu».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.