Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Irungo ondare historikoa eta kulturala ezagutzeko hamaika jarduera

Gaur aurkeztu dute udako turismo kanpaina 'Gozatu-Ezagutu-Sentitu' lelopean, udan zehar hirian esperientziak bizitzeko.

Gorka Correyero Llamas
Irun
2026/07/02

Sanmartzialak amaituta, Irungo Udalak eta Bidasoa Bizirikek hasiera eman diote udari Luis Marianoko turismo bulegoan. Gaur aurkeztu dute udako jardueren turismo kanpaina, Gozatu-Ezagutu-Sentitu lelopean. Hiru ardatz horien baitan, hiriko ondare historikoa eta kulturala ezagutzeko jarduera ugari antolatuko dituzte hilabete hauetan zehar. Aurtengo protagonistak auzotarrak izango direla zehaztu dute, “hiriaren enbaxadore bilakatu dira”.

Aurtengo kanpainak hainbat berritasun izango ditu: Irugurutzetako labeetako bisita gidatuak, tren txikitoa eta terma erromatarren bisitak, besteak beste. Askotariko proposamenak eskainiko dizkiete, bai hiritarrei bai kanpotik datozenei ondare historikoa eta kulturala ezagutzeko.

Iazko udan arrakastatsuak izan diren jarduerak errepikatzea erabaki dute aurten. Hala nola, paseo gidatuak, bizikletaz egiteko ibilbideak, kayak irteerak edo naturaguneak ezagutzeko ibilbide interpretatiboak. “Kanpaina honetan gauza bat lortu nahi genuen, irundarrek berek erakustea, harro, hiriak dituen baliabide turistikoak”, azaldu dute aurkezpenean.

Bisita gidatuen artean, Zubiz zubi eta Irun, 2.000 urteko historia nabarmendu dituzte. Lehenengo proposamenari esker aukera izango dute Bidasoa ibaia ezagutzeko. Bi ordu baino gutxiagoko iraupena du bisitak eta Etorbidea zubitik Behobiako aduana zaharrerako bidea egingo dute uztaileko eta abuztuko ostegunetan. Bisita gidatuen prezioa 3 eurokoa izango da.

Bigarren proposamenak ere 2 ordu inguruko iraupena izango du, baina kasu honetan, hiriko zenbait toki historiko ezagutzeko aukera izango dute: Junkaleko plaza, San Juan plaza, Kale Nagusia, Pikoketa kalea, Colon pasealekua eta Zabaltza plaza. Esperientzia honi esker Junkaleko kanpandorrera igo ahalko dira. 25 minutuko iraupena izango du kanpandorrerako bisitak, hiru txandatan, 1,5 euroan.

Bestelako jardueren artean, Oiasso Museoak bi proposamen dituela azaldu du Aizpea Goenaga zuzendariak. Ostiraletan izango dira jarduera hauek: museoko aretoen eta terma erromatarren bisita eta Irun erromatarra ezagutzeko buelta.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Ekonomia, Gipuzkoa

Emakumeak gero eta leku gehiago hartzen ari dira Gipuzkoako enpresetako ardura postuetan, motel bada ere

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.