Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Behin-behineko Lehen Mailako Arreta zentroko obrak hasi dituzte

Zentro berria gaitzeko obrek milioi bat euroko aurrekontua izango dute, eta sei hilabeteko epea izatea aurreikusi dute.

Gorka Correyero Llamas
Irun
2026/07/03

Oinaurreko osasun zentroa eta Irun Erdialdeko anbulatorioa egin bitartean, Lehen Mailako Arretako zentro berria gaitzen hasi dira gaur. Elizatxo hiribideko 3. zenbakiko zentro berri honek pediatria kontsultak izango ditu Oinaurreko eta Erdialdeko anbulatorioak amaitu bitartean. Birgaitze obrek milioi bat euroko inbertsioa edukiko dute, eta sei hilabeteko epea izango dute. Obrak Bidasoako ESIaren 2025-2035 Plan Zuzentzailearen baitan kokatzen dira. Eraikin berri honi esker, eskualde osoko osasun arreta eraldatuko eta hobetuko dute.

Osakidetzak argitu du zeintzuk diren planaren helburuak: zerbitzuak hobeto integratzea, azpiegiturak modernizatzea eta laguntza-eskari berrietara egokitzea. Horretarako ezinbestekoa izango da Lehen Mailako Arretako unitateak berritzea eta espazio zabalagoak eta funtzionalagoak sortzea. 

Birgaituko duten espazioak 580 metro karratuko solairu bakarra edukiko du. Medikuntzako eta erizaintzako hamabi kontsultategi, larrialdietako gela bat, egokitutako jolas-gunea duen itxarongune bat eta pazienteari arreta emateko gunea izango du behin-behineko zentro honek.

Irunek bi osasun zentro ditu 67.759 pertsonari zerbitzua emateko: Erdialdekoa eta Dunbokoa. Bi eraikin hauek nahiko zaharkituta daude; gaur egun, ez dira baliagarri zentro bakoitzeko 30.000 hiritarrei arreta emateko. “Ez dira eraikin funtzionalak asistentzia-premien ikuspegitik, eta, beraz, azpiegitura berriak eraiki behar dituzte”, adierazi dute Osakidetzak bidalitako oharrean. 

2027an, Oinaurreko anbulatorioko obrak hasiko dituzte. Erdialdekoak, berriz, ez du obrak hasteko aurreikusitako data zehatzik. Inbertsio hauek ez dira eskualdeko azpiegiturak hobetzeko egingo dituzten inbertiso bakarrak. Bidasoko Ospitaleko bloke kirurgikoko obrak dagoeneko hasiak dira, eta 11 milioi euroko inbertisoa izango dute. Goi teknologiako ekipamendu guztiak berritzeko aurrekontu osoa 23 milioikoa izango da. 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.