Sanmartzialei agur esateko adinekoen bazkaria egin dute
Gaurko protagonistak adinekoak izan dira, eta jana eta edana soberan izan dute aurtengo festen azken eguneko hitzordurik garrantzitsuenean.
Uztaila hastearekin batera, gaur amaituko dira aurtengo sanmartzialak. Goizeko hitzordua Urdanibia plazan izan da Baserritar Egunarekin, eta eguerdian, berriz, 700 lagun inguru bildu dira adinekoen bazkarian, Ficoban. Bazkaria pasa den asterako iragarrita bazegoen ere, beroaldiagatik gaurko egunera atzertatu behar izan dute. Jaiak adin guztietarako dira, eta atzoko egun handiaren ondoren, ez dute hutsik egin atzo galdutako indarra berreskuratzeko.
Tripak beteta arratsalde luzea izango dute aurretik, Tsunami Orkestrak Ficobako 3. pabiloia girotuko baitu. 18:00etarako aurreikusita dago bazkariaren amaiera, eta amaitzean, Erdialdera joateko autobus zerbitzu berezia izango dute bertaratutakoek.
HITZA adinekoen bazkarian izan da, eta jarraian bertan ateratako argazkiak.

