Erakusketak

Sanmartzialak

Erreakzioak: aurrerapausoak emateko erabakiak hartzearen alde egin dute

Erakundeetako eta alderdi politikoetako ordezkariek Irungo Alardeak bizi duen egoeraz adierazpenak egin dituzte.

sanmartzialak
sanmartzialak

Balkoian bai, erabakietan ez

Alarde Parekideak San Juan plazan alderdi politiko eta erakundeek aldetik jaso duen harrera erabatekoa izan da. 30. aldiz, ordea, bi alarde atera dira.

Alde Zaharra, sormenaren agertoki lau egunez

Hondarribia Kultura programa antolatu dute uztailaren 9tik 12ra Kultura Uztartu lelopean. herritarrak, sormena eta arte espazioak ehuntzen dituen kultur sarea da programa.

sanmartzialak
Patxi Muñoz - 'Zuena da HITZA' podkasta

"Ezin dugu salatzeari eta herrian bertan eragin eta borrokatzeari utzi"

HITZAk 'Zuena da HITZA' podkasta sortu du, eta Patxi Muñoz hondarribiarra da gonbidatuetako bat. Etxebizitza izan dute hizpide.

Itziar Basterretxearen 'Erraietatik saretzen' erakusketa, ikusgai

Paperezko eta kartoizko sei maskarak osatzen dute bilduma, eta identitateren, emozioaren eta generoaren inguruko hausnarketara bultzatzen du.

Sanmartzialak

Udalbatzak prozesioa egin du San Pedro Egunean

Urteroko legez, San Juan plazatik Junkal elizarainoko prozesioa egin dute, eta meza amaituta aurreskua dantzatu dute.

'Busti zaitez' kanpaina egingo du ADEMGIk igandean

Esklerosi Anizkoitzari ikusgarritasuna eman asmoz, stand bat jarriko dute San Pedro kalean, eta merchandisinga erosteko aukera egongo da.

Igor Enparan: "Agintaldi planean jasotakoen %88 bukatuta edo martxan daude"

Igor Enparan alkateak agintaldiaren errepasoa egin du. Udal gobernua "hitzetatik ekintzetara" pasa dela nabarmendu du.

AGENDA

Asteburuan, Irunen eta Hondarribian zer?

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Irunen eta Hondarribian. Ikusi hemen ekitaldien zerrenda.

San Martzialgo igoera, larunbatean

Aurtengoa 48. edizioa izango da, eta 10:30ean hasita, 150 korrikalarik San Martzial ermitarainoko 3,6 kilometroko ibilbidea egin beharko dute.

Unesco auzia Arma Plaza Fundazioa

Aldaketak Arma Plaza Fundazioko patronatuan

Iosu Alvarezek PSE-EEren ordezkaritza utziko du fundazio barnean, eta Noemi Odriozolak hartuko du kargua.

LGTBIQ+
LGTBI kolektiboa ortzadarra

Hainbat proiektu proposamen egin ditu PSE-EEk

Hirigintzan, zerbitzu publikoetan, kulturan edota etxebizitzan eragina izango lituzketen hainbat proiektu egiteko eskatu dute sozialistek.

Itaia Henry Mendezen kontzertuaren aurka azaldu da

Bideo baten bitartez, Henry Mendez eskuin muturraren hauspotzailea dela eta bortxatzaile bati babesa eman diola salatu dute.

San Joan bezperako sua, tamaina txikiagoan

Suaren piztea 21:45ean izango da. Tenperatura altuak direla eta, suak egitea debekatuta egongo da, aldez aurretik baimendutakoak izan ezik.

Alaine Agerralde, 20 urtez azpiko onenen artean

Perun jokatutako Txapelketa Iberoamerikarrean bi zilar eskuratu ditu bidasoarrak, 400 metro hesidunetan eta 4x400 erreleboetan.

EAJk Zezen Plazako lurpeko aparkalekuan ekiteko eskatu du

Aurreko astean Javier Ugarteko aparkalekuaren proiektua aurrera eramateko eskakizuna egin zuten, baina Abotsanitzen iragarkiaren ondoren, Zezen Plazakoa jarri dute erdigunean.

Txanika-Bereau bikoteak ezin izan zuen garaipena lortu

Jai Alai Challenge Tour lehia izan zen asteburuan Jostaldi pilotalekuan. Etxeko bikoteak lehia parekatu bat izan zuen Bennetrix-Delpuech bikotearen aurka, baina hirugarren jokoan galdu zuten.

Gehiago