
Ostiral honetatik, hilak 30, abenduaren 9ra bitarte, egunero euskara erabiltzeko hamabi doako jarduera antolatu dituzte Euskararen Egunaren harira.

Omenaldia egingo dute asteazkenean, 1936ko gerraren 90 urte diren honetan. Biktimen zerrenda zabaldu du udalak.

Surflari irundarra Kalifornian arituko da azaroaren 19tik 22ra, Stand 1 kategorian; munduko txapelketan estreinakoz izango da Espainiako txapelduna.

Donibane Lohizune - Hondarribia lasterketa irabazi du berriro korrikalari irundarrak, gizonezkoetan, hirugarren aldiz. Murua, aldiz, denbora ederra lortuz nagusitu zen emakumezkoetan.

Azken maldan harrapatu ditu HITZAk korrikalariak, Kale Nagusiaren hasieran. Galeria albiste barruan eskuragarri.

Zinema ikasi nahi zuen, eta Bartzelonara abiatu zen gaztetan. Etorkizun luzea du aurretik, eta ibilbide horren lehen geltokia izan da 'Odol ilargia' telesaila.

Abenduaren 11tik urtarrilaren 5era arte izango da Zabaltza plazan; berritasun gisa, Gipuzkoako artisauek eta Irungo GKEk parte hartu ahalko dute.

Igandean egingo dute lasterketaren 27. edizioa. Aireportuko errepidea moztuko dute, eta Kale Nagusian amaituko da maratoi erdia.

Hilaren 1ean linea aldaketek eragindako maiztasun arazoak direla eta, bizilagunak Azahara Dominguez Mugikortasun diputatuarekin bildu dira.

Hilabete hasieran aurkeztu zuten estrategia berria, hurrengo lau urteetara begira eta bost ardatz nagusirekin. Alkateak, Babacar Welleren kasua jarri du mahai gainean, inoiz errepikatu ezin den adibide moduan.

Bidasoa Atletiko Taldea Madrilen izan da asteburu honetan Espainiako klub onena izateko lehian; gizonezkoak bosgarrenak izan dira; emakumezkoak, seigarren.

Gezurra esatea leporatu diete jeltzaleek udal gobernuko kideei. EAJk iragarri du uztailetik duela udalak baimena futbol zelaian obrak egiteko.

Azaroaren 22an, emakumeei zuzendutako mugaz gaindiko triatloi solidarioa egingo dute Hondarribia, Irun eta Hendaia artean.

16 urtez azpikoek, Biok Txingudik eta Zaisa Txingudik ezin izan dute garaipenik lortu etxean; 18 urtez azpikoek garaipena lortu dute.

Beti Gazte lesakarren aurka galdu zuten aurreko asteburuan Hondarribia Futbol Elkarteko lehen taldeko gizonek, hirugarren porrota bilduz. Bihar, Arrasaten jokatuko dute, Mondragon taldearen aurka.

Irudi korporatiborik gabeko kamioi berriak probatzen ari dira Irunen eta Hondarribian, horiek erosteko lizitazioaren proba teknikoak egiteko.

Datorren larunbatean, hilak 31, Madrilgo rap taldearekin batera, Orbe 13 eta Lovizzz taldeak ariko dira, 22:30etik aurrera; sarrera gutxi geratzen dira.

Ermitaren isolamendu termikoa hobetzeko estalkia eta leihoak berritzen hasi dira egfun hauetan; obrek hiru hilabeteko iraupena izango dute.

Iraileko osoko bilkuran autobus zerbitzuaren aldaketen aurrean kexu agertu zen EAJ. Orain, udalari galdetzen dio ea onartutako eskaera jada mugikortasun sailaren eskuetan dagoen.

Josetxo Mendiak hitzaldi bat emango du aztarnategi erromatarri buruz, ostegunean, Kultur Etxean, Blaganen ekimenez. 19:00etan izango da.