Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Euskararen Egunak hiru hilabete iraungo ditu

Ostiral honetatik, hilak 30, abenduaren 9ra bitarte, egunero euskara erabiltzeko hamabi doako jarduera antolatu dituzte Euskararen Egunaren harira.

Gorka Correyero Llamas
Irun
2026/10/26

Euskararen Egunerako, abenduak 3, hilabete pasatxo falta bada ere gaur aurkeztu dute egunaren harira antolatuko duten egitaraua. Ostiral honetatik, hilak 30, abenduaren 9ra bitarte, hamabi jarduera antolatuko dituzte egunerokoaren euskararen erabilera sustatzeko asmoz. Bigarren urtez, Euskarak 365 egun izango dute abiapuntu, eta horren barruan doakoak eta parte hartzaileak diren hainbat jarduera egingo ditu Irungo Udalak. 

Aurkezpenean, Josu Iguiñiz euskara ordezkaria eta Ander Arrese Oiasso Museoko zuzendaria izan dira. “Hiriko euskalgintzako eragileek, kultur elkarteek, ikastetxeek eta kirol taldeek eskatu zuten Euskararen Nazioarteko Eguna ez dadila izan abenduaren 3ko txinparta bat. Programazioa luzatzeko eskatu ziguten, gaur aurkeztu dugun egitaraua AROA planak kalera ateratzen duen lehen fruitu ikusgarrietako bat da”, adierazi du Iguiñizek. 

Pauso-K dantza eskolak Zazpiak bat ikuskizunarekin hasiera emango dio egitarauari. Ostiral honetan, hilak 30, Euskal Herriko zazpi lurraldeen dantzak eskainiko dituzte Amaia KZn, 19:00etan hasita. Azaroaren 13an, Ene Kantak taldeak egitarauari jarraipena emango dio. Nerea Urbizuren Amagoia Dragoia liburuan oinarritutako ikuskizuna antzeztuko dute Amaia KZn, haur askoren aurrean. Azaroaren 15ean, igandearekin, Amaia KZ-tik kalera aterako dira jarduerak, eta hiriko kaleetatik zehar kantu jira egingo dute. Irungo Abesbatza eta Benta Zaharreko Mutiko Alaiak kantuan ariko dira kaleak girotzen. 

Euskararen Egunaren bezperetan jarduerak gora egingo dute. Azaroaren 28an, larunbatean, Imanol Epeldek Zerbait sartu zait begian bakarrizketa egingo du Oiasso Museoan, 19:00etan. Abenduaren 1ean, Oiasso Museoan ihes gela bat prestatuko dute euskaltegiko ikasle zein mintzalagunentzat. Jarduera goizez izango da, eta arratsaldean, 19:00etan, Adiorik ez antzezlana taularatuko du La Dramatica Errante konpainiak.  

Egitaraua borobiltzeko abenduaren 6an, Euskararen Eguna pasata, Irungo Txistulari Taldea eta muxikoak goiza alaituko dute, San Juan plazan eta inguruko kaleetan. Azkenik, abenduaren 9an, asteazkenarekin, Mintzo zen laburmetraiaren proiekzioa eta Aitor Aranaren hitzaldia antolatuko dute.

Emanaldi guztiak doakoak izango dira, baina Amaia KZn antolatzen diren ikuskizunetarako gonbidapenak eskuratu beharko dituzte udal webgunean, Amaia KZn edota Luis Marianoko turismo bulegoan. Oiasso Museorako, museoan bertan, hartu beharko dituzte. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabalduko dute gaur Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.