Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura
ASTEKARIA
Endika Gabilondo - Argazki zuzendaria

«Zuzendariaren ideiak irudietara itzuli behar izaten ditugu»

Zinema ikasi nahi zuen, eta Bartzelonara abiatu zen gaztetan. Etorkizun luzea du aurretik, eta ibilbide horren lehen geltokia izan da 'Odol ilargia' telesaila.

Ion Sadfi
Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/10/24

Batxilergoa bukatu eta Bartzelonara joan zen ziztu bizian Endika Gabilondo hondarribiarra. Zinema ikasi nahi zuen, eta Kataluniako Zinema Eskolan aritu zen. Orain, argazki zuzendari moduan lehen aldiz aritu da, Primeran plataforman estreinatu berri den Odol ilargia telesailean. Gabilondok argi du bizipen paregabea izan dela haren ibilbidean, baina hankak lurrean ditu, badaki-eta horrelako aukerak ez direla egunero ateratzen. Argazki zuzendaritzan finkatu nahi du bere etorkizuna, baina era berean, atzean utzi dituen ikasketei begira, kalitatezko ikasketa publikoa aldarrikatzen jarraitzen du. 

Zer lan egiten du zehazki argazki zuzendari batek telesail edo pelikula batean?

Argazki zuzendaria ikus-entzunezkoan sartzen denerako, proiektua jada nahiko antolatuta egoten da. Gidoia idatzita egoten da, edo behintzat planteatuta. Sartzerakoan, azken finean argazki zuzendariak egin beharrekoa zuzendariaren ideia estetikoak eta kontzeptu artistikoak irudietara itzultzea da. Esango nuke gauza garrantzitsuena kontzeptu artistiko hori teknikara eramatea dela. Alde horretatik, adibidez planoei dagokionez, zuzendariak planifikazioa argi izaten du, hau da, irudi bilduma hori badu buruan, eta argazki zuzendariak ideia horiei forma ematen die, kontzeptu orokor batean sartuz, eta obrarekin koherentea izatea bilatuz. Halere, hau dena irekia da, industrian zehar zuzendariaren eta argazki zuzendariaren arteko harremanak oso ezberdinak izan daitezke eta. Argazki zuzendari batek ere askatasuna izan dezake alde artistiko horretan parte hartzeko, proposamenak helarazteko, baina esan bezala, gauza irekia da, kasuz kasu begiratu beharko genuke.

Film bat ikusterakoan, planoak onak badira, zuzendariak eramaten du miresmen guztia normalean. Hori zuzendariaren lana al da soilik, edo argazki zuzendariak badu plano bakoitzean zer esan?

Plano hori egiteko erabakia normalean bada zuzendariarena, eta bere estiloaren barne sartuko da normalean. Baina argazki zuzendaritzak plano horri zer argi eman eta zer formatan egiteko erabakia hartuko luke, zuzendariaren ideiari forma emanez. Baina gauza ez da soilik plano bat estetikoki potentea izatea, edo ikusgarria, baizik eta obra guztiak lengoaia koherente bat izatea, plano guztiek estetika berbera edukitzea, narratiboki erabiliz.

Odol ilargia telesailean David Losada zuzendariarekin aritu zara lanean. Iritsi zinenean, zer izan zen berak eskatutakoa?

Hasieratik proiektu honen berezitasuna bazen estetikoki identitate indartsu bat lortu nahi zutela. Gaien aldetik, nerabeen ikuspuntua jorratu da etengabean, eta horren harira, ezin ginen alderatu nerabeen telesailak egiten dituzten produkzio erraldoiekin. Beraz, zerbait ikusgarria lortu nahi izan dugu, oso landutakoa, baina beti ere kontziente izanik muga asko genituela, produkzio txiki bat izan da eta.  

Iluntasunak badu protagonismo handia telesailean. Hori bilatutako zerbait izan al da?

Bai, iluntasuna telesailaren proposamen estetikoaren ezaugarri handienetako bat zen dudarik gabe. Badira momentuak non narratiba ez den gauza hain errealistek bideratutakoa, baizik eta sentsazioek eta sentimenduek hartzen dute protagonismoa, eta hor ere beltzera joan izan gara, hala nola burura etortzen zait protagonistaren sexu eszena bat. Azken finean, grabatzerakoan jada bagenuen iluntasunaren protagonismo hori buruan, beraz, hori kontuan hartuz grabatu zen, gehienbat gauak emandako iluntasuna baliatuz. Baina iluntasuna ikusten den lekuetan badira kolore ugari, edota badago adibidez hirugarren atalean suaren figura, iluntasun hori apaintzen duena. Estetikoki minimo batzuk bermatu behar dira, telesail komertzial bat baita, eta jendearentzat ikusteko erraza izan behar delako iluntasun hori apaintzen saiatu gara. 

Telesailean badira plano arraroagoak izan daitezkeenak, edo agian ez hain ohikoak.

Gidoian hasieratik zeuden idatziak horrelako elementuak, hala nola kartzelako eszena, kamara gorputzean lotua duena. Idatziak zeuden, baina era berean, askatasun formal horrekin jolasteko aukera izan dugu. Izaten dira telesailak eta pelikulak horrelako aldaketekin asko jolasten dutenak, baina gure berezitasunetako bat gauza ezberdin asko nahastu ditugula izan da. Pertsonai bakoitzaren istorioa oso ezberdina da besteekin alderatuta, eta haien ikuspuntua irudikatu behar genuenez, gauza asko nahastu ditugu. Nik uste produkzio aberatsa atera dela alde hortatik.

Orain telesaila atera dela, gustura al zaude egindako lanarekin?

Niretzat izugarrizko aukera izan da lan hau. Pentsaezina da nire adineko eta nire esperientzia duen pertsona batek horrelako zerbait egitea, eta horregatik izan da aukera paregabea. Zortedun izan naiz, dudarik gabe, eta orain lana amaituta, oso gustura gelditu naiz egindakoarekin. Era berean, nik uste bide idealizatu baten norabidean zegoela lan hau, baina argi daukat ikuspuntu errealista batetik begiratuta behetik jarraitu behar dudala, horrelakoak gutxitan gertatzen direla ulertuz. 

Nola iritsi daiteke pertsona bat argazki zuzendari izatera? Zer ikasi behar du, edota zer pausu eman behar ditu?

Hau industria honetako alderik zailena da, eta era berean, gehien landu beharrekoa. Gaur egun bi belaunaldi daude talkan ikus-entzunezkoen mundu honetan. Lehenik, orain arte botere horretan izandakoa, sistema hierarkikoan oinarritutakoa; eta bigarrenik, belaunaldi gaztea, beste dinamika batzuekin datorrena eta gaur egungo ikuspuntua ezarri nahi duena. Belaunaldi berriaren sarrera bada notizia on bat, baina oraindik asko dago lantzeko. Ikasketei begira, nik uste asko falta zaigula kalitatezko eskaintza publiko bat lortzeko. Orain arte argazki zuzendari batek eskailera oso luze bat igo behar zuen, eta 40-50 urterekin hartu bere lehenengo lana, beti ere kontaktu sare bat eraikiz. Nik behintzat espero dut hurrengo urteetan dauden formazio bideak eskuragarriagoak izatea, eta noski publikoak, ikasketak horizontalki antolatuz.

Zure kasuan, zer ikasi duzu orain mundu honetan aritzeko?

Nik batxilergoa amaitzerakoan Bartzelonan ikasi nuen, Kataluniako Zinema Eskolan, zinema gradu bat. Hori amaitzerakoan, argazki zuzendaritzako master bat egiteko aukera izan nuen, eta hantxe izan nintzen. Oso eskertua nago ikasitakoaz, eta adibidez masterrak hainbat ate ireki dizkit, argazki zuzendaritzaren munduan dabilen jendea ezagutuz, eta orain, lan egiterakoan segurtasun handia izanik, asko ikasi dudalako denbora gutxian. Baina horren harira badut sentsazio gazi-gozo bat, asko ikasi dudalako, eta ongi, baina kontzientea naiz ere edonork ezingo lukeela nik eduki dudan aukera izan. Horregatik aldarrikatuko dut beti kalitatezko ikasketa publikoa. 

Iaz grabatu zenuten Odol ilargia. Harrezkeroztik zertan aritu zara lanean?

Bai, 2025eko ekainean grabatu genuen. Esan bezala, burbuila moduko bat izan da aukera hau, eta beraz, bukatzerakoan lurrera erori nintzen berriro. Balio izan dit konfirmatzeko hau dela egin nahi dudana aurrerantzean. Orain bi bide ditut irekita nire ibilbidean. Alde batetik, argazki zuzendaritzarekin zerikusia dituzten gauzak egiten nabil, maila txikiagoan noski, azken batean horretan aritzea delako nire asmoa. Zineman ere tekniko moduan jarduten naiz.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.