1936 eta 1945 artean hildako 44 pertsonen senideen bila dabil udala
Omenaldia egingo dute asteazkenean, 1936ko gerraren 90 urte diren honetan. Biktimen zerrenda zabaldu du udalak.
Irun eta Hondarribiko errefuxiatuak Hendaian, 1936ko iraileko lehen egunetan 1936ko gerratik 90 urte pasa diren honetan, Hondarribiko Udalak omenaldi berezi bat egin nahi du. 1936 eta 1945 urteen artean Hondarribian hildako 44 pertsonen senideak biltzeko nahia erakutsi du udalak, hildako horiek omentzeko. Asteazkenean egingo dute, 17:30ean, udaletxeko areto nagusian.
Biktima horien senideekin harremanetan jarri nahi du udalak, eta ekitaldira gonbidatu. Horretarako, identifikatutako 44 biktimen izenak zabaldu dituzte, norbaitek bere senideren bat ikusiko balu, jakinaren gainean egoteko. Norbaitek udalarekin harremana ireki nahiko balu honen inguruan, idatz dezala prentsa@hondarribia.eus helbidera.
Biktimen zerrenda:
-
Florencio Aguinaga Lecuona
-
Jaime Araneta Alza
-
Vicente Argote Ruiz
-
Juan Jose Arocena Arocena
-
Eustaquia Arrizabalo Rueda
-
Juan Rafael Belda Morales
-
Francisco Bengoechea Errazquin
-
Eloy Bengoechea Lecuona
-
Ambrosio Berrospe Usandizaga
-
Alejandro Camaño Lopez
-
Luis Carraux Perez
-
Jesus Carrera Olascoaga
-
Enrique Civera Ferrer
-
Juan Manuel Agapito Egaña Rementeria
-
Policarpo Elzo Otegui
-
Valentin Flores Bacaicua
-
Angel Garro Tolosa
-
Pedro Goicoechea Emazabel
-
Jose Guillermo Irigoyen Echarte
-
Jose Lecuona Echenique
-
Santiago Legorreble
-
Pedro Manjon Alonso
-
Faustino Martinez Ardanaz
-
Paulino Medina Perez
-
Domingo Medrano Santo Domingo
-
Isabel Ochoa Moneo
-
Jose Ignacio Olaciregui Alzaga
-
Fernando Olaso Caballero
-
Jose Santos Ormazabal Ezenarro
-
Antonio Ortega Gutierrez
-
Laureano Ortega Rodriguez
-
Florencio Recarte Campandegui
-
Agapito Rubio Vicente
-
Dionisia Rueda Calvo
-
Patricio Sagarzazu Cincunegui
-
Guillermo Sanchez Diego
-
Francisco San Roman Ruiz
-
Candido Santillan Mezquiarrain
-
Pedro Santillan Mezquiarrain
-
Candido Saseta Etxeberria
-
Eduardo Urtizberea Iriarte
-
Bonifacio Vazquez Dominguez
-
Luis Vitini Florez
-
Carlos Juan Jose Zubeldia Garaño

