Donibane Lohizune - Hondarribia lasterketako korrikalariak, irudietan
Azken maldan harrapatu ditu HITZAk korrikalariak, Kale Nagusiaren hasieran. Galeria albiste barruan eskuragarri.
Irribarre handiarekin sartu dira korrikalariak Donibane Lohizune – Hondarribia lasterketako azken metroetara, Santa Maria atea zeharkaturik. HITZAko kamerak bertan harrapatu ditu, 21 kilometroak osatuta, azken malda aurrean zutela, eta jakinda haien buruaz harro egon daitezkeela, maratoi erdi bat egin dute eta.
Lehen korrikalariak 11:10 aldera sartu dira Alde Zaharrean, banaka banaka, lasterketan zehar lortutako abantailak aprobetxatuz. Hortik aurrera jarioa etengabekoa izan da, 3.700 korrikalari inguru zeuden eta lasterketan. Bakoitza bere erritmoan, baina pixkanaka ia denek amaitu dute maratoi erdia.
Badira denbora onenaren bila doazenak, baina badira ere ondo pasa nahi dutenak, haien buruari erronka bat jarriz prozesu guztiaz disfrutatu nahi dutenak. Hori bera biltzen dute lasterketek, baina azken finean, denbora hobeagoan edo txarragoan, denok egin dituzte 21 kilometroak.
Hona hemen gaur HITZAk ateratako argazkiak:

