San Martzial ermita, berritze lanetan
Ermitaren isolamendu termikoa hobetzeko estalkia eta leihoak berritzen hasi dira egfun hauetan; obrek hiru hilabeteko iraupena izango dute.
San Martzial ermitako estalkia eta leihoak berritzeko lanak hasi dira egun hauetan. Obra horien bitartez, eraikinaren isolamendu termikoa hobetu eta kanpoko zenbait elementu berrituko dituzte, eta tartean eraikinari estalki berria jarriko diote. Behin lan horiek eginda, ermitaren fatxada margotuko dute.
Irungo Udalaren aurreikuspenen arabera hiru hilabeteko iraupena izango dute lanek, beti ere, eguraldiaren iragarpenak laguntzen badu. Orotara, 285.904,39 euroko aurrekontua izango dute berritze lanek.

