Krisan rap abeslariaren kontzertua, Tunk aretoan
Datorren larunbatean, hilak 31, Madrilgo rap taldearekin batera, Orbe 13 eta Lovizzz taldeak ariko dira, 22:30etik aurrera; sarrera gutxi geratzen dira.
Tunk aretoak kontzertu handien eszenatokia da, eta hala izango da datorren larunbatean, hilak 31. Hustler Records promotoreak beste urte batez rap kontzertu erraldoia antolatuko du, eta Krisan, aurtengo kartelburua, Orbe 13 eta Lovizzz taldeekin batera aretoa jendez beteko dute. 22:30etik 00:30era, energiaz beteriko bi orduko kontzertua izango da. Sarreraren salmenta bide onetik doa, eta astebete falta den honetan, sarrera gutxi batzuk geratzen dira Sold out lortzeko.
Musika urbanoko kontzertuak antolatzen dituen promotoreak iaz ere kontzertu arrakastatsua antolatu zuen Tunk aretoan. Orduko hartan, Xiyo eta Fernandezz aritu ziren kantuan, eta sarrera guztiak agortu ziren. Hustler Records promotoreak, betidanik, helburu argia izan du: tokiko artista txikiak laguntzea eta erreferenteekin eszenatokia partekatzeko aukera eskaintzea. Konpromiso irmoari jarraituz, aurten ere, talentu emergenteek ere agertokia konkistatuko dute.
Krisan madrildarra musika urbanoaren eskemak apurtzen ari da, eta plataforma digitaletan hilean 250.000 entzule baino gehiago biltzen ditu. Bestalde, beste bi artistak Orbe 13 eta Lovizzz etrokizun handiko bertako artistak dira.
Salgai dauden sarrerak @hustler.recordss Instagrameko profil ofizialeko estekaren bidez eros daitezke. Erritmo altuan saltzen ari dira; hortaz, interesa duenak lehenbailehen erosteko gomendioa egin dute.

