Unai Arroyo eta Nerea Murua, lehenengoak
Donibane Lohizune - Hondarribia lasterketa irabazi du berriro korrikalari irundarrak, gizonezkoetan, hirugarren aldiz. Muruak, aldiz, denbora ederra lortuz nagusitu zen emakumezkoetan.
Donibane Lohizune – Hondarribia lasterketak baditu garaile berriak. Unai Arroyo irundarrak berriro irabazi zuen lasterketa, 2022an eta 2024an irabazi ondoren. Ez zuen lortu bere denbora honena apurtzea. 2024an 1:08:14 erregistratu zuen, eta, aurten, 1:08:33. Emakumezkoetan, Nerea Murua izan zen lehena, 1:21:03 denborarekin. 2019. urtetik erregistratutako denbora onena lortu zuen Muruak.
Hurrengoak izan ziren lehen bost gizonezkoak:
1- Unai Arroyo. 1:08:33. Irun.
2- Kevin Lassere. 1:09:25. Okzitania.
3- Timo Kupper. 1:10:03. Euskirchen (Alemania).
4-Beñat Bengoetxea. 1:11:18. Hondarribia.
5- Ander Iñarra. 1:11:25. Lezo.
Emakumezkoak:
1- Nerea Murua. 1:21:03. Altzo.
2- Esther Ramos. 1:21:25. Leon (Espainia).
3- Nerea Egia. 1:22:26. Donostia.
4- Amaia Ruiz. 1:28:44. Zizur Nagusia.
5- Erika Villa de Dios. 1:29:39. Alagon (Espainia).

