Sanmartzialak

Udalbatzak prozesioa egin du San Pedro Egunean

Urteroko legez, San Juan plazatik Junkal elizarainoko prozesioa egin dute, eta meza amaituta aurreskua dantzatu dute.

Gaur hilak 29 San Pedro eguna da, eta beste hainbat tokitan bezala Irunen ere egun handia da. Herritarrak biharko Alarderako prest daude dagoeneko, eta gaur goizean jende ugari bildu da udalbatzaren prozesioan. Irungo Atsegiña erraldoi eta buruhandien konpartsa eta Irungo Musika Banda buru zituztelarik, udaletxetik Junkal elizarainoko prozesioa egin dute udalbatzako kideek. 

Jai egitarauaren barruan ekitaldi garrantzitsua da San Pedro Eguneko prozesioa eta meza. 11:00etan, puntu-puntuan, elizara sartu dira hautetsiak. Ordubeteko mezaren ondoren, Junkal elizako plazatxoan txistularien laguntzarekin, zinegotziek aurreskua dantzatu dute. 

Aurreskua amaituta, prozesioak udaletxerako bidea egin du eta Irungo Musika Bandak kontzertua eskaini du bertako arkupeetan.

Jarraian, HITZAk goizean ateratako argazkiak:

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.