Txanika-Bereau bikoteak ezin izan zuen garaipena lortu
Jai Alai Challenge Tour lehia izan zen asteburuan Jostaldi pilotalekuan. Etxeko bikoteak lehia parekatu bat izan zuen Bennetrix-Delpuech bikotearen aurka, baina hirugarren jokoan galdu zuten.
Ohiko jardunera itzuli da pilotalekua. Jai Alai Challenge Tour (2. maila) lehia Hondarribian izan da asteburuan. Puntista berriak eta ez hain berriak ezagutarazteko liga da jokatutakoa, eta asteburuan, herriko bi pilotarik osatutako bikoteak lehia izan du. Txanika-Bereau bikotea izan zen larunbatean, finalerdietan, baina ezin izan zuten garaipena lortu Bennetrix-Delpuech bikotearen aurka.
Lehenengo jokoa etxeko bikotearentzat izan zen, 15-7 irabaziz. Bigarrena, oso justu izan arren, Ipar Euskal Herriko puntistek eraman zuten, 14-15. Azken jokoan 0-5 irabazi zuen Bennetrix-Delpuech bikoteak. Beste finalerdia ere parekatua izan zen, eta azkenean, hirugarren jokoan Bonnin-Iturralde bikoteak irabazi zuen. Bi bikote irabazleak larunbatean izan dira aurrez aurre, finalean.
Guztira 12 txapelketa egingo dira 2. mailan eta Hondarribian ez ezik, Mutrikun, Zumaian, Durangon, Gernikan, Berriatuan, Donibane-Garazin, Maule-Lextarren eta Hossegorren jokatuko dira.

