Patxi Muñoz - 'Zuena da HITZA' podkasta

"Ezin dugu salatzeari eta herrian bertan eragin eta borrokatzeari utzi"

HITZAk 'Zuena da HITZA' podkasta sortu du, eta Patxi Muñoz hondarribiarra da gonbidatuetako bat. Etxebizitza izan dute hizpide.

Bideo-podcastak iritsi dira HITZA-ra. Entzun eta ikusi, hori da bideo-podcastaren xedea. Eskualdeko gaiak jorratuko ditu HITZA-k Zuena da HITZA saioan, eta irakurle, eta orain, ikus-entzuleei, hori bera eskainiko die, tokiko informazioa, tokiko pertsonen iritziekin.
 
Gazteak izango dira Zuena da HITZA bideo-podcast sortaren protagonistak. Oarsoaldeko eta Bidasoko gazteek badute zer esan, eta haien hitza jasotzeari ekin dio tokiko euskarazko hedabideak.
 
Lehenengo honetan etxebizitzaz aritu dira Ainhoa Mariezkurrena pasaitarra, Laia Urretabizkaia oreretarra eta Patxi Muñoz hondarribiarra.
 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.