Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Balkoian bai, erabakietan ez

Alarde Parekideak San Juan plazan alderdi politiko eta erakundeek aldetik jaso duen harrera erabatekoa izan da. 30. aldiz, ordea, bi alarde atera dira.

Urko Etxebeste Petrirena
Irun
2026/06/30

Balkoia beteta. Hala zen Irungo udaletxe atariko agertoki nagusia 10:30ean Irungo Alarde Parekideari harrera egiteko. Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztietako ordezkariak han ziren Cristina Laborda alkatea buru zela eta PSE-EEko, EAJko, EH Bilduko, Elkarrekin Podemoseko eta PPko kideez inguratuta; Gipuzkoako Batzar Nagusietan ordezkaritza duten kolore ia guztietako kideak ere han ziren, Eider Mendoza ahaldun nagusiarekin nahiz EH Bilduko, PSE-EEko, eta Ahal Duguko ordezkariekin. Emakundeko nahiz Arartekoko ordezkariak ere bai izan dira. Jende asko goian. Askoz gehiago behean, Alarde Parekidean.

Behin eta berriz azaldu dute Alarde Parekideko agintariek euren helburua dela alarde parekide eta publiko bakarra izatea. 30. urtez esaten ari dira gaur hori, desfilatzen. Aurretik ere, urtean zehar, aurreko 29 urteetan zehar, desio berbera azaldu dute. Azkenekoz, maiatzaren 29ko udalbatzarrean. Irundar denek elkarrekin eta parekidetasunean festen egin handienaz gozatzeko aukera izan dezaten. Gatazka buka dadin. Baina gaur balkoian azaldu den ustezko bateratasuna, ez da erabakietan gauzatzen. Harresia Irunen bertan dago, udal gobernuarena (PSE-EEk eta EAJk osatua) eta PPrena. Udalak behin eta berriz muzin egiten dio eskaera horri. Balkoian denak ziren; erabakietan ez.

Arrankada eta San Martzial kalea igo ondoren San Juan plazan Sartu da Alarde Parekide jendetsua, 2.400 kidekoa. Patxi Perez jenerala iritsi denean, txalo artean hartu dute. “Gora Irun, Gora San Martzial, gora alarde parekide eta munizipala!”, oihu egin die Perezek. “Emakumeak alardean”, esanez erantzun diote. Plaza osoa hartu, errebista egin, eta Bidasoa konpainiako banderadun Iker Monterori hiriko ikurra eman diote. Azkenekoz beteko du zeregin hori Monterok. Atxeroak, Danborrada, Banda, Zalditeria, Landetxa, Lapitze, Meaka, Bidasoa, San Migel, Olaberria, Ama Xantalen, Anaka, Santiago, Artilleria… Konpainia denak eta bestelako lagunarteek Irunen erdialdeko zabalgunea bere egin dute 30. aldiz. Harro.

Jarraian, San Juan plazako giroaren hainbat irudi eta bideoa. Goizean zehar erakundeetako eta alderdi politikoetako ordezkarien erreakzioak publikatuko ditu HITZAk. Erreakzioen segidan, Alarde Parekidearen irudi sorta zabala eta bideoa.

Irun. Alarde Parekideari harrera udaletxean (2026-06-30)

Erlazionatutako edukiaBiltzen hasi dira, 30. urtez jarraian parekidetasunean desfilatzeko30 urtez Alardearen gatazkan“Gorroto eta intimidazio” mezuengatik, babesa eskatu du Alarde Parekideak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.