Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Itziar Basterretxearen 'Erraietatik saretzen' erakusketa, ikusgai

Paperezko eta kartoizko sei maskarak osatzen dute bilduma, eta identitateren, emozioaren eta generoaren inguruko hausnarketara bultzatzen du.

Leire Perlines Apalategi
Hondarribia
2026/06/29

Itziar Basterretxea Seijoren Erraietatik saretzen erakusketa jarri dute Maddalen Arte Gunean. Artistak berak azaldu duenez, sorkuntza prozesu pertsonal eta kolektibo baten emaitza da erakusketa, eta sei maskarak osatzen dute berau. Are; lan bakoitzak eguneroko bizipenetan, emozioetan eta emakume izatearen esperientzian oinarritutako hausnarketa bat proposatzen du.

Maskara horiek paperarekin eta kartoiarekin egindakoak dira, eta “eguneroko tentsioak, kontraesanak eta emozio konplexuak forma bisual bihurtzen dira, ikusleari gertuko esperientzia bat eskainiz”.

Era berean, nabarmendu dute proiektuaren abiapuntua iiingles taldearen Erraietakoa diskoko kantuak direla, eta erakusketak identitateren, emozioen eta generoaren inguruko begirada kritikoa proposatzen duela. “Maskarak ez dira soilik objektu estetikoak, baizik eta emakumeek egunerokoan jasaten dituzten rol, itxaropen eta presio sozialen isla”.

Sei maskara, sei gai

  • Judizioaren begirada: emakumeek espazio publikoetan jasaten duten etengabeko begirada kritikoa.
  • Errautsetatik ondoren: gatazken ondorengo arrasto emozionalak eta aurrera egiteko zailtasuna.
  • Aniztasuna: sororitatearen eta harreman sareen indarra eta zaintza.
  • Nigan bizi dena: barne ahotsaren zalantzak eta adierazteko beldurra.
  • Aterpe desioak: galera, memoria eta irauten duten loturen inguruko hausnarketa.
  • Ur azpian: identitatearen galera eta eraldaketa esperientzia sakon baten ondoren.

Proposamen artistikoa musikarekin lotu asmoz, uztailaren 11n Kasino Zaharrean lehen aldiz elkartuko dira maskarak eta kantuak, irudiak eta soinuak, argiak eta itzalak. iiingles taldeak emango du kontzertua hitzordu horretan.

Hala ere, erakusketa uztailaren 10era bitartean bisitatzeko aukera egongo da ostiraletan (18:00-20:00), larunbatetan (18:00-20:00) eta igandeetan (12:00-14:00).

Amaiera ekitaldia, berriz, uztailaren 11n izango da, 11:00etan. Maddalen Arte Gunean hasiko da topaketa, eta Arman Plazan amaituko da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.