Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Alaine Agerralde, 20 urtez azpiko onenen artean

Perun jokatutako Txapelketa Iberoamerikarrean bi zilar eskuratu ditu bidasoarrak, 400 metro hesidunetan eta 4x400 erreleboetan.

Gorka Correyero Llamas
Irun
2026/06/22

Bikaina. Ez dago Alaine Agerralderen denboraldia deskribatzeko hitz hoberik. Asteburu honetan berriro ere distira egin du, eta nola gainera. Liman (Peru) jokatutako 20 urtez azpiko Txapelketa Iberoamerikarrean bi zilar eskuratu ditu. Egun batzuk izan da Perun eta izugarrizkoa izan da bertan bizitakoa. 

Larunbatean, hilak 20, 400 metro hesidunetan lehiatu zen. Finalerdietan garaipen estua lortu zuen, eta finalerako txartela lortu zuen denbora onena markatuta. Atzo, hilak 21, finala jokatu zuen eta proba honetan bigarrena izan zen, finalerdietako marka hobetuta. Erreleboetan ere abila da, eta 4×400 errelebo mistoen taldearekin ezin hobeto aritu zen. Agerraldek azken 400 metroak egin zituen, eta atzetik aurrera eginda postuak berreskuratzea lortu zuen. Helmugan bigarrenak izan ziren. Bi diziplinatan egindako lanak sekulako saria eduki du: bi zilarrezko domina. Aurtengoa ez da bere lehenengo parte hartzea izan, laugarrena baizik.

Etxera itzulita, Super Amara BAT taldeak hitzordu garrantzitsua izan du asteburuan: Gipuzkoako Txapelketa. Bidasoar ugari izan ziren Arrasaten hainbat diziplinatan parte hartzen. Guztira, urrezko bi domina, zilarrezko hiru eta sei brontzezko domina eskuratu zituzten bidasoarrek. Hamaika domina hauez gain, taldekako sailkapenean bigarrenak izan ziren gizonezkoetan zein emakumezkoetan.

400 metroetan Alazne Garrido Gipuzkoako Txapelduna izan zen, inoiz lortutako marka onena lortu zuen; Luken Aizpuruak, berriz, lesio batetik itzuli ondoren, luzeran lehenengoa izan zen. Naia Piquer, Mario Estanga eta Izaro Romero garaipena esku-eskura izan zuten, baina bigarren postuarekin konformatu behar izan ziren 1.500 metroetan, pertikan eta altueran, hurrenez hurren. Bidasoarrak podimueko hiru mailatan izan ziren, baita hirugarrenean ere. Noa Garciak bina brontzezko domina eskuratu zituen luzeran eta altueran; honako kirolari hauek ere hirugarrenak izan ziren euren diziplinan: Markel Garrancho, 200 metroetan; Junkal Etchegaray, 800 metroetan; Julen Mendoza, 1.500 metroetan; eta Iñigo Lozano, 400 metroetan. 

San Martzialgo Igoerarako zapatilak prest

Larunbat honetan, hilak 27, San Martzialgo igoera egingo dute ehunka korrikalarik, Urdanibia plazatik hasita, San Martzialgo ermitaraino. Ostegunetik aurrera, tenperaturek behera egingo dute eta hortaz, korrika egitea plan bikaina izango da larunbaterako. Dagoeneko ehun dortsalen langa gainditu dute, eta aurtengoa edizio jendetsuena izatea espero dute antolatzaileek.

Hala ere, oraindik ere izen emateen epea zabalik dago Kirolprobak webgunean. Ostiral eguerdira bitarte, 12 euroan izango dira dortsalak; eta hortik aurrera, alegia, igandera arte; 16 euroan. Antolatzaileek gogorarazi dute oraindik ere, San Martzialgo eta Guadalupeko igoera egiteko bonua salgai dagoela, 18 euroan. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.