
Gaztetan emakumeen kirola sustatzeko Irungo hemezortzi kirol elkartek doako entrenamenduak antolatuko dituzte.

Hilaren 29ra bitarte, herritarrek aukera izango dute aurkeztutako 21 bideo ikusteko eta bozkatzeko; irabazlea ekainaren 5ean erabakiko dute.

AuzoEkin egitasmoaren barnean, Auzozainen figura ezinbestekoa da, eta udalak deialdia plazaratu du, boluntarioak bilatuz.

2027ko udal aurrekonturako 1,1 milioi euro gehiago gehitzeko proposamena aurkeztu dute eta udalak konpromisoa hartu du hiria hobetzen jarraitzeko.

Felix Urkola diputatuak esan du obrak urte bukaeran hasteko aurreikuspena egiten dutela. Aldaketek oinezkoen segurtasuna bermatzea eta herriko sarrera eta irteerak askatzea dute helburu.

Sagardo Eguna ari dira ospatzen gaur Irunen; musika, dantza, erraldoiak, eta nola ez, sagardoa da nagusi gaurko egunean.

'Viva Hitler', 'antifa muerto' edota 'fuera sidosos' bezalako mezuak aurkitu dituzte gaztetxearen kanpoko hormetan.

Laugarrenez egin dute ekitaldia, eta Irun eta Etorbide zubia memoria demokratikoa berreskuratzeko erreferentziazko leku bihurtu nahi izan dituzte.

Aston Villa taldeak Friburgo izango du aurrean maiatzaren 20an, Istanbulen jokatuko den finalean. Emeryk bere bosgarren Europa Leaguea du ikusmiran.

Abestea ez da adineko jendearen gauza soilik. Gazteak gutxinaka sartzen ari dira, eta Herri Kantan horren adibide dira Billabak eta Marla abesbatzak.

GKSk antolatuko du dokumentalaren proiekzioa. 'Munstroak sortzen direnean' izango da ikus entzunezkoa.

Txapelketaz beteriko asteburua izan dute taldeko gazteenek, eta harrobiak sasoia duela erakutsi dute 20 domina eskuratuta.

Manex Larretxea, Oier Bravo, Telmo Gaztelumendi, Ekhi Sistiaga, Oihan Zeberio eta Iker Colas izan dira Alemanian, zortzikoan lehian.

Bi kirol probek herriko hainbat kale moztuko dituzte ostiraletik igandera.

Gizonezkoen lehen taldeak Gorengo mailako lehen postuari eutsi nahi dio, eta larunbatean 17:00etan etxean jokatuko dute, Axular Lizeoaren aurka.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Irunen eta Hondarribian. Ikusi hemen ekitaldien zerrenda.

Ekainaren 28an izango da Urdanibia plazan, 00:30tik aurrera; kontzertuak hasiera emango dio LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunari.

Bidasoko Maratoi Erdiak 2026ko edizioaren txeke solidarioa banatu dio Saharar herriaren aldeko konpromisoa duen elkarteari.

Foru kalean, Minasoroetan eta Baserritar etorbidean izango dira lanak, besteak beste.

Udalak eraikinaren jabetzak erosi ondoren, degradazio egoeran dagoen eraikina eraisteari ekin dio espazio publikoa hobetzeko.