Traineruekin batera, musika eta giro ona

Arraun eguna jada ohitura bat da estropaden egunean. Asteburuan giroa izango da herrian, eta musika, noski, ez da faltako.

Hondarribia Arraun Abiyuan

Estropadak direla eta, Hondarribia Arraun Elkarteko kideek Arraun Festak antolatu dituzte. Herrian arraunak sortzen duen giroa probestuz, hainbat ekitaldi kultural egingo dira bihar eta etzi. 

Larunbatean, KAE1 eta ETE ligetako giroa alaitzeko, Abiyuan txaranga izango da Kirol Kaian, ondoren hondartza eremura hurbiltzen. Urte asko daramatza Abiyuan txarangak estropadak girotzen, eta asmo berdinarekin jarraituko dute hurrengo urteetan. 10:30ean hasiko dira jotzen. Estropadak bukatzean, 13:30 aldera, Portua auzora hurbilduko dira, 15:30eak arte bertan jotzen.

Igandean izango da egun handia, lehen ligak jokatzen baitira. Goizean goiz hasiko dira, Jostalluko dultzaineroen dianarekin batera, 08:30ean. Ondoren, 10.00etan, Abiyuaneko kideek berriro herriko kaleak girotuko dituzte. 11:00etan San Pedro kaletik aterako dira, hondartzara bidean, horrela jendea haiekin batera eramanez. 

Estropadak eta gero, eguerdian, erraldoiak eta buruhaundiak Portua auzoan izango dira, Izugarria Konpartsaren eskutik. Ondoren, arratsaldean zehar, musika. 14:30eatik 16:30eara Burrunba Elektrotxarangak emango du aktuazioa, eta 18:30eatik 20:30eara Eztanda erromeriak. Azkenik, ohikoa den moduan, DJ Kanupik itxiko du gaua, San Pedro kalean, musika 00:00ak arte jarriz.

Erlazionatutako edukiaLau bandera, lau lehia ezberdin
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.