Motorpsycho, Silitia, Usted eta Dreamnails, Fenomena 2026an
Handitzen doa Fenomena jaialdia urtero. Nazioarteko musikaz gozatzeko eskaintza ederra bilakatu da.
Fenomena jaialdiak kaleratu du haren kartela. Gutxinaka handitzen doan data da, eta geroz eta jende gehiago hurbiltzen da hondartzan egiten den jaialdira. Iaz, kontzertu ederrak izan zituzten, hala nola The Guru Guru, Pinpilinpussies edota Elliot Smithi egindako omenaldia. Aurten ere asteburu berdinean egingo dute: urriaren 10ean. Nazioarteko taldeak Euskal Herrikoekin nahastuko dira, bertaratutakoei maila altuko eskaintza musikala emateko. Aurten: Motorpsycho, Silitia, Usted eta Dreamnails.
Motorpsycho talde norbegiarra izango da jaialdiko izarra. Ia 40 urteko ibilbidea dute bizkarrean, rock progresiboaren eta psikodelikoaren doinuetan murgiltzen. Metalaren, indiaren edota jazzaren mundua ukitutakoak dira ere. Milaka kontzertu jo dituzte haien ibilbidean, eta urrian Hondarribian ikusteko aukera izango dute haien zaleek eta hurbildutako denek. Silitia bizkaitarrak bikote moduan hasi ziren, baina orain, laukote bezala, Euskal Herriko aretoak betetzen dituzte, kanpoaldean ere haien irteerak eginez. Musika estilo askoren arteko uztarketa egiterakoan, oreka aurkiztea lortu dute, musika elektronikoaren, funkaren, post punkaren edota art rockaren artean.
Rock tropikala, horrela definitzen dute Usted taldeko kideek haien musika. Roberto Mirandak sortutako proiektuak hirukote forma hartu du jada. Komedia ez zaie falta hiruei, patxangeoaren gertu, funka lagun dutela, eta popa alboan, kunbia egiten ere ikusi zaie. Azkenik, Dreamnails, hiru emakumez osaturiko punk taldea. Riot Grrrl, hori ere egiten dute haien ustez, punk feminista undergrounda dena. Londresen sortuak, indar handia lortu dute azken urteetan.

