Pikoketako fusilatuen omenezko mendi martxa, igandean
1936ko abuztuaren 11n bederatzi komunista fusilatu zituzten; 90. urteurrenean, Bidasoko Gazte Langileon Asanbladak omenaldia eta bazkaria antolatu ditu.
90 urte pasa dira 1936ko abuztuaren 11n bederatzi komunista fusilatu zituztenetik. Urteurren hori gogoratzeko eta fusilatutakoak omentzeko Bidasoko Gazte Langileon Asanbladak mendi martxa antolatuko du igande honetan, hilak 9. 1936ko gerraren testuinguruan, gerra hasi eta gutxira, Beorlegi koronelaren gidaritzapean frankistek errepublikaren aldeko bederatzi komunista irundar fusilatu zituzten Oiartzungo Pikoketa baserriaren inguruan. 17 eta 25 gazteak izan ziren hildakoak, eta horien artean, bi emakume eta lau karabinero zeuden.
90. urteurrenaren baitan, fusilatuak omentzeko egitaraua antolatu du Bidasoko Gazte Langileon Asanbladak. 10:00 mendi martxa egingo dute Pikoketara, eta 12:00etan, han bertan, urteroko omenaldi ekitaldia egingo dute. Goiza borobiltzeko bazkaria ere egingo dute. Asanbladak herritarrak animatu nahi ditu: “Etorkizun komunista baten alde borrotzea zigortzen zuten garai horietan, eta gaur egun ere horren adibideak ikusten jarraitzen dugu”.

