Pistolaz egindako hiru lapurreten ustezko egilea atxilotu dute Guadalupen
Oiartzunen egin zituen lapurretak, ostiralean. 23 urteko gizon bat da ustezko egilea, eta orain Irungo epaitegien esku geratu da.
Handsome man actor posing in studio with weapon Aurreko ostiralean hainbat lapurreta izan ziren Oiartzunen, pistolarekin mehatxua eginda garatutakoak. Ertzaintzak adierazi du, ustezko lapurra Hondarribian atxilotu dutela, Guadalupe inguruan. 23 urteko gizon bat izan da atxilotua, haren kotxearen deskribapenari esker.
Ostiralean, auto garbiketa zerbitzu batean saiatu zen lehenengo gizona norbaiti lapurtzen. Pistolarekin mehatxu eginda ere, diru zorroa eskatu zion, baina honek gainean ez zuenez, ihes egin zuen lapurrak. Ondoren alboko komertzio batera sartu zen, eta bertan ere ez zuen lortu ezer lapurtzea. Bi biktimek polizia deitu zuten, eta ertzainei lapurraren deskribapena eta haren kotxearena eman zieten. Azkenik, Oiartzungo beste saltoki batean diru kutxa lapurtzea lortu zuen.
Larunbatean atxilotu zuen Ertzaintzak gizona. Patruila egiten zirelarik, deskribapenarekin bat egiten zuen auto bat ikusi zuten bi agentek. Horrela, barruan gizona zegoela ikusi ondoren, atxiloketari ekin zioten, indarkeriaz eta larderiaz egindako hiru lapurreta-delitu egotzita, arma labur bat erabiliz. “Beharrezko eginbideak amaitu ondoren, atxilotua Irungo Guardiako Epaitegiaren esku utzi dute, eta bertatik espetxeratzeko agindua eman dute”, adierazi du Ertzaintzak.

