Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Lau bandera, lau lehia ezberdin

Asteburuan lau estropada izango dira Hondarribian. Larunbatean, KAE1 eta ETE ligak, eta igandean Euskotren eta Euskolabel.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/08/07

Iritsi dira estropadak Hondarribira. Lau bandera izango dira jokoan asteburuan, bi larunbatean eta bi igandean. Egun handiak dira herriarentzat, eta asteburu osoan kaleak kolore ezberdinez beteko dira, arraun elkarte guztien zaletuei esker. Larunbatean KAE1 eta ETE ligak jokatuko dira, eta lehenengo mailak, hau da, Euskolabel eta Euskotren ligak igandean izango dira. Horrez gain, Hondarribiko Arraun Elkartearen eta Hondarribiko Udalaren eskutik, hainbat ekitaldi kultural izango dira, herria girotzeko xedearekin. 

ETE Ligan, banderaren bila

ETE Ligako bandera izan daiteke errazena Hondarribia Arraun Elkarteko traineruentzat. Emakumeak lehenengoak dira ligan, baina arerio handia dute alboan: Zarautz. Azken hiru estropadetan ez dute lehen postua lortu, baina jada bost bandera dituzte aurtengo denboraldian. Sailkapen orokorreko lehen postuari eusten diote, Euskotren ligako play offa jada gertu dutela. Lau estropada gelditzen zaizkie aurretik, eta ondoren, Kontxako banderaren sailkapena izango dute. 11:00etan egingo dute estropada bihar.

KAE1, oso lehiatua

KAE1 ligako lehenengo taldean lehenengo sailkatua eta bigarrena berdinduta daude, 124 puntotara. Deusto eta Zarautz dira, eta denboraldi bikaina egiten ari dira biek. Zumaia ere atzetik dute, 11 puntotara. Oraindik bost bandera dituzte aurretik. Hondarribiko traineruak, aldiz, ez du denboraldi onena izan oraingoz. Ongi hasi ziren, bosgarren eta seigarren postuak lortzen, baina pixkanaka beheraka joan dira, eta oraingoz, bigarren txandari eusten diote, Lapurdi eta Hibaika atzetik mehatxuka izanik. 11:50earako dute programatuta biharko estropada.

Euskotren liga, emozio gutxirekin

Arraun Lagunak taldeak irabazi ditu estropada guztiak aurtengo emakumezkoen lehenengo mailan. Emozio askorik gabeko liga dela diote batzuek, baina behera begira oraindik badago lehia. Zumaia da azkena, eta oraingoz berak izango luke zuzeneko jaitsiera ETE ligara. Donostiarrak aldiz, play off postuak ditu, eta Hibaika du aurretik, 8 puntotara. Sei estropada dituzte aurretik, tartean Zarauzko bandera. Play offak iraila amaieran izango dira. Igandean, 11:25ean aterako dira lehen traineruak.

Euskolabel ligan, zaila baina ez ezinezkoa

Denboraldia hasi baino lehen, oraindik trantsizio urteetan daudela azaldu duen Mikel Orbañanos Hondarribia Arraun Elkarteko gizonezkoen lehen traineruaren entrenatzaileak. Ohorezko txandara iristea eta hari eustea izan da azken estropadetako helburuetako bat. Baina jada, Donostian bigarren postu bat lortuta, eta beste hiru hirugarren postu garaituta, oraindik badute banderaren bat lortzeko ametsa. Aurrean, Orio, irabazle handia, garaiezin dirudien trainerua. Oso zaila izango du Ama Guadalupekoak lehen hainbeste ikusten ziren banderetako bat lortzea, baina maila ederra erakutsi nahiko dute etxean. Igandean, 12:20ean izango dute estropada.

 

Erlazionatutako edukiaTraineruekin batera, musika eta giro ona
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Gipuzkoa, Kultura

Etxebizitza izango dute hizpide 21. Feministaldian, bihartik aurrera

Kultura, Gipuzkoa

Erresuma Batuko The Epiphoni Consort abesbatzak irabazi du Tolosako Abesbatza Lehiaketa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Espainiako Gobernuak eraikiko ditu Martuteneko kartzelako lurretan egitekoak diren laurehun etxeak

Gipuzkoa, Kultura

‘Noraeza eta bidea’ izeneko erakusketa eta bi artista liburu aurkeztu dituzte Oiartzunen

Kultura, Gipuzkoa

Patxi Goenaga hizkuntzalaria hil da

Gipuzkoa, Euskal Herria

Salatu dute Azorak Donostian hutsik dituen etxeetako batzuk legez kanpoko pisu turistikoak direla

Kultura, Gipuzkoa

Gaur hasiko da Booktegi jaialdia, «literatura zentzu zabalean ospatzeko»

Gipuzkoa, Ekonomia

Gipuzkoako Foru Aldundiak %10 handituko du aurrekontua, 1.433 milioi euroraino

Kultura, Gipuzkoa

‘Desobedienteak 18/98’ antzezlanarekin hasiko dira Azpeitiko antzerki topaketak, bihar

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salatu dute azaroaren 11n bi adingabe dituen familia bat etxegabetu nahi dutela Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Larunbatetik aurrera, Renferen erabiltzaileek Hernani eta Irun arteko ibilbidea trenez egin ahal izango dute beti

Gipuzkoa, Euskal Herria

Errenteriako Udalak lursail bat laga dio Jaurlaritzari, alokairurako 45 etxebizitza babestu eraikitzeko

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.