Lander Etxedona eta Telmo Basterretxea, dokumentalaren zuzendariak.

Maasti errekak bustitako errota geldiak

Goikoerrota baserria izan zen asteazkenean protagonista, Itsas Etxean proiektatutako dokumental baten bidez. XX. mende erdialdean erosi zuen udalak, eta orain, berreskuratzeko asmoa du.

Hondarribitik abiatu da Zero Zabor Uretan egitasmoa

Herriko ikasleek erakusketa ibiltariari ekarpena egin diote. Uztailean iritsiko da Hondarribira egitasmoaren itsasoko zatia.

Gaur jasoko du Baztango Plazara Dantzara! kolektiboak Hondarribia Berdintasunaren Hiria Saria

Jaizkibel konpainiaren urteroko berdintasunaren aldeko aitortza ekitaldia 19:00etan izango da, Itsas Etxean.

3.000 euroko isunak, pintaketa matxistak ezabatzeagatik

Irungo Udalak 3.040 euroko isuna jarri die Itaiako lau militanteri, 'No al feminazismo', 'Hombres idiotizados', 'Manipuladoras mentirosas' edo 'Hijas de puta' leloak ezabatzeagatik, besteak beste.

155 proposamen izango dira aurtengo sanmartzialetan

Gaur aurkeztu dute aurtengo sanmartzialen egitaraua, eta bihartik uztailaren 1era bitarte adin guztietarako proposamenak izango dira Irunen.

Kirol inklusiboaren alde, hirugarrenez

Hondarribia Baltsan egingo dute igandean, herriko hainbat kirol taldearen laguntzarekin. AZTEGIk sustatutako egitasmoa da.

AROA Plan Estrategikoa, euskararen normalizaziorako

Plan estrategikoak zazpi ardatzetan banatutako 61 proposamen izango ditu, eta 2029ra arte indarrean egongo da.

Oscar olinpikoak Hondarribian izan dira

Olinpiaden Korto Lehiaketa egin dute, lehenengo aldiz. Ostiralean Itsas Etxean elkartu ziren, dotore jantziz eta haien film laburrak aurkeztuz.

Bioterra, bizimodu jasangarriaren eta osasungarriaren erakusle

Ostiraletik igandera egingo dute 23. edizioa, eta elikadura, autozaintza eta etxeko jasangarritasuna lantzeko 50 jarduera egingo dituzte.

Maria Garro plaza, sorginkeria leporatutako emakumeen omenez

Eliza ondoko plazak ez zuen izenik, eta maiatzako udalbatzan erabakia hartu dute: Maria Garro plaza izango da. 1611. urtean sorginkeriaz leporatutako emakumeetako bat izan zen Garro.

Super Amara BAT, dominaz beteriko asteburua

16 urtez azpiko Espainiako Txapelketa eta Euskadiko Txapelketan 18 domina eskuratu dituzte; eta Irungo 5K lasterketan jendetza izan da.

San Jose Obrero futbol zelaiak belar artifizial berria izango du

Gaur hasi dituzte futbol zelaiko belar artifiziala aldatzeko obrak, eta ordezkatzeko lanek bi hilabete eta erdiko iraupena izango dute.

9.000 bisitari inguru izan dira Bioterran, asteburuan

Bizimodu osasungarriaren eta jasangarriaren erreferentea dela berretsi du 23. edizioak, antolatzaileek balorazio oso positiboa egin dute.

Alamedan esku hartze handiago bat eskatu du PSEk

Aurreko astean, Olinpiaden festa zela eta, lurreko zuloak estali zituzten, baina sozialisten ustez, denbora motz baterako soluzioa da hori, eta "askoz gehiago behar du eremuak".

Iñigo Urkulluren hitzaldia, Palmera Monteron

Foro Irun Hogeitabatek antolatuta, 'Agora' programaren bigarren saioa egingo dute asteazken honetan, hilak 10, 19:00etan hasita.

Amonan Txikhotiak irabazi ditu 2026ko Hondarribiko Olinpiadak

Olinpiaden hirugarren belaunaldiko laugarren urtea osatu dute Hondarribiko gazteek. Zortzi proba egin dituzte, eta besteak beste, Korto Lehiaketa estreinatu dute.

Txanika, Donostiako Grand Slameko finalean

Argoitiarekin batera jokatuko du Julen Basterra 'Txanika'-k finala, larunbatean, Carmelo Balda frontoian, Bixente-Oyhenard bikotearen aurka.

Ikasturte amaierako jaia eta txapelketak Bidasoa Atletiko taldearentzat

Euskadiko Txapelketa absolutuan ordezkari gehien duen taldea izango da aurten; igandean, Irungo 5K lasterketa antolatuko dute.

Foru kalea

Astelehenetik aurrera, aldaketak Foru kaleko trafikoan

Pasaia kalean egiten ari diren lanen ondorioz, Foru kalea bi astez trafikoarentzat ixtea aurreikusi dute. Bizilagunen eta autobusen zirkulazioa baimenduta dago.

Sanmartzialetan indarkeria matxistak prebenitzeko puntu moreak jarriko dituzte

San Juan eta Urdanibia plazetan jarriko dituzte arreta guneak; bestalde, 607 07 02 02 telefonoak 24 orduko arreta izango du.

Gehiago