9.000 bisitari inguru izan dira Bioterran, asteburuan
Bizimodu osasungarriaren eta jasangarriaren erreferentea dela berretsi du 23. edizioak, antolatzaileek balorazio oso positiboa egin dute.
Mildfullness lantzeko tailerran herritar ugari izan dira.Gorka Correyero Llamas Amaitu da 23. Bioterra azoka, eta beste behin ere, bizimodu osasungarriaren eta jasangarriaren erreferentzia dela berretsi du. Aurten, 9.000 bisitari izan dira egun egunetan zehar azoka bisitatzen, eta hamarretik bederatzik oso pozik agertu da aurtengo eskaintzarekin. Baita errepikatzeko asmoa dutela adierazi dute ere. Hortaz, azokak interes eta fidelizazio maila handia sortzen jarraitzen duela bere publikoaren artean.
Urtetik urtera, Bioterraren gakoa bisitarien eta parte hartzen duten enpresen fidelizazioa da. Bisitari gehienentzat aurtengoa ez da lehenengo aldia izan, baizik eta uaurretik jada ezaguna zutela azoka. Bioterraren baitan, bizimodu jasangarria eta osasungarria sustatzen duen komunitate sendoa eraki dute.
Bisitarien kopuruaren antzera, jarduera komertzialak ere gora egin du azken urteotan. Bisitarien erdiak 100 eurora arteko erosketak egin dituzte 121 enpresen erakusmahaietan, eta horrek agerian utzi du produktuek bisitariengan duten interesa zenbatekoa den.
Salmentaz gain, azokan antolatutako 50 bat jarduerek ere arrakasta handia izan dute. Horien artean, Yoga Day egitasmoaren 10. edizioa, dastaketa gastronomikoek eta HOPE dokumentalaren azken hiru kapituluen proiekzioak jende ugari bildu dute.

