Astelehenetik aurrera, aldaketak Foru kaleko trafikoan
Pasaia kalean egiten ari diren lanen ondorioz, Foru kalea bi astez trafikoarentzat ixtea aurreikusi dute. Bizilagunen eta autobusen zirkulazioa baimenduta dago.
Trafikoa Donostia eta Nestor Basterretxea kaleetatik desbideratuko dute. Pasaia kalean zenbait urbanizazio obra egiten ari dira, eta Hondarribiko Udalak gaur jakinarazi du Foru Kalea aldi baterako itxi behar dela trafikoarentzat Nestor Basterretxea biribilgunetik hasi eta Donostia kaleko bidegurutzeraino.
Mozketa horiek hilaren 8tik aurrera (astelehena da) egingo dituzte, eta aldaketek bi asteko iraupea izatea aurreikusi dute. Tarte horretan Foru kaleko bizilagunen eta autobusen zirkulazioa baimenduta egongo da, eta joan etorriak semaforoen bidez arautuko dituzte. Gainontzeko ibilgailuak, baina, Donostia eta Nestor Basterretxea kaleetatik desbideratuko dituzte.
Azkenik, azpimarratu dute obrak behar bezala gauzatu ahal izateko eta autobusen joan etorria bermatzeko Foru kalean aparkatuta dauden ibilgailuak kendu beharko direla. Hartara, hilaren 7ko 08:00etatik aurrera debekatuta egongo da bertan aparkatzea.

