Sanmartzialetan indarkeria matxistak prebenitzeko puntu moreak jarriko dituzte
San Juan eta Urdanibia plazetan jarriko dituzte arreta guneak; bestalde, 607 07 02 02 telefonoak 24 orduko arreta izango du.
Urtero legez, sanmartzialetan puntu moreak jarriko dituzte indarkeria matxistak prebenitzeko. Aurten, gainera, iazkoarekin alderatuta egun bat gehiago eta 10 ordu gehiago erabilgarri egongo dira. Puntu moreak gune seguruak izango dira, eta San Juan zein Urdanibia plazetako kontzertu guztietan aktibatuko dute protokoloa. Egun horietan, 02:00ak arte egongo da zabalik puntu morea.
Bestalde, Isabel Fornieles Pereirak 607 07 02 02 telefonoaren bitartez aholkularitza zerbitzua eskainiko du. Telefono zerbitzua ekainaren 23tik uztailaren 1era bitarte erabilgarri izango da, egunero, 24 orduz. Gainera, hilaren 6an, 12an, 13an, 19an eta 20an ere erabilgarri izango da, kontzertuak eta bestelako jarduerak direla eta.
Arreta guneekin batera, eranskinak, txapak, triptikoak… banatuko dituzte indarkeria matxisten aurrean zer neurri jarraitu behar diren jakiteko. Puntu moreak etxera itzultzeko topaguneak ere izango dira, eta boluntarioak izango dira nahi duen orori gauez etxera itzultzeko laguntzeko prest aipatutako egun horietan.
Urdanibia eta San Juan plazako tabernek iaz egin bezala, aurte ere, erabilera bateko edalontzientzako tapakiak banatuko dituzte mendekotasun kimikoa saihesteko.

