Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Amonan Txikhotiak irabazi ditu 2026ko Hondarribiko Olinpiadak

Olinpiaden hirugarren belaunaldiko laugarren urtea osatu dute Hondarribiko gazteek. Zortzi proba egin dituzte, eta besteak beste, Korto Lehiaketa estreinatu dute.

Oarso Bidasoko Hitza
Hondarribia
2026/06/08

Amaitu dira Olinpiadak. Hirugarren belaunaldiko laugarren urtea egin dute. Zortzi proba izan dira totalean, eta berritasunen bat haien artean. Korto Lehiaketa egin dute lehen aldiz, eta aurrera begira, errepikatzeko asmoarekin dabiltza herriko gazteak. Amonan Txikhotiak irabazi du aurtengoa, Amonan Xalda Berua taldeari jarraipena hartuz. 

1986 . urtean iritsi ziren Olinpiadak Hondarribira, garaiko gaztetxeko kideen eskutik. Hernanitik ekarri zuten ideia, eta urte askoz herriko asteburuak bete zituzten kirol ezberdinekin. Urteak aurrera joan ahala, Olinpiaden formatua aldatzen joan zen. 2014. urtean, Gazte Xaiaren ekimenez berreskuratu zituzten, eta 2017ra luzatu ziren. 20 urteko tarte baten ondoren itzuli ziren urte haietan Olinpiadak, eta hondarribitar askok oroitzapen asko gogorarazi zituzten.

Mendi proba, Itsas proba, Parodiak, Euskara proba… hainbat alor ukitu dituzte urtero moduan. Abenduan, Lore Jokoen programazioaren barruan sartu ziren Olinpiadak, adibidez, eta urtero moduan, Parodiak egin zituzten, herritar asko Gipuzkoa plazan bilduz. Kanpo proba ere errepikatu dute aurten, eta Hernanin izan ziren, bertako Olinpiadetako partaideekin proba eguna partekatzen. Zehazki, azken proba hori irabazi zuen Amonan Txikhotia taldeak, eta horregatik bereganatu dute kasko bikingoa (Olinpiaden saria).

Belaunaldi aldaketa

Hirugarren belaunaldiak Hondarribiko Gaztetxea izan zuen oinarri. Bertan sortutako talde txiki batek bultzatuta, eta ondoren batutakoen laguntzaz egin dituzte jada lau Olinpiada. Aurrera begira, erronka nagusiena argi dute: belaunaldi berriak antolakuntzan sartzea. Komite Olinpikoak lan handia du horretan, eta askotan errepikatu izan dute horretarako erreferentziazko leku baten beharra dutela. 

Beraz, hurrengo urtean, egongo da Olinpiadarik? Hurrengo hilabeteetan jakingo da galdera horren erantzuna.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.