Txanika, Donostiako Grand Slameko finalean
Argoitiarekin batera jokatuko du Julen Basterra 'Txanika'-k finala, larunbatean, Carmelo Balda frontoian, Bixente-Oyhenard bikotearen aurka.
Lehiaketa ederra egiten ari da Julen Basterra Txanika puntista hondarribitarrak. Hainbat garaipen lortu ditu bere bikote Argoitiarekin batera. Larunbatean jokatu zuten final erdikoa, Aratz eta Erik bikotearen aurka, eta galtzen hasi ziren arren, jokoa irauli zuten, bigarren eta hirugarren jokoak irabaziz. Finalean, Bixente-Oyhenard bikotea izango dute aurrean. Azken hauek ere final erdiak hirugarren jokoan irabazi zituzten.
Larunbatean jokatuko dute finala, Carmelo Balda frontoian. Txapelketa berean jokatu du Oier Kanpandegi Kanpan pilotariak, baina ezin izan zuen txapelketan aurrera egin.

