Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Bioterra, bizimodu jasangarriaren eta osasungarriaren erakusle

Ostiraletik igandera egingo dute 23. edizioa, eta elikadura, autozaintza eta etxeko jasangarritasuna lantzeko 50 jarduera egingo dituzte.

Gorka Correyero Llamas
Irun
2026/06/01

Komunitate batek hainbat helburu izan ohi ditu, eta hala egin dute bizimodu ezberdin baten alde egiten duten pertsonek. Bioterra azokak bizimodu jasangarriaren eta osasungarriaren topagune izango da 23 urtez jarraian. Bizimodu ekologiagoa, kontzientziagoa eta planetarekiko adeitsuagoak diren hainbat jarduera egingo dituzte asteburu honetan, hain zuzen, hilaren 5etik 7ra bitarte. Hasieratik helburu argia izan du: kontsumitzeko eta bizitzeko modua eraldatzea. Aurten gainera, komunitate jasangarriaren gotorleku bihurtuko dute Ficoba, eta ostiralean eta larunbatean, 10:00-20:00 bitarte irekita egongo da; igandean, berriz, 19:00etan itxiko ditu ateak. 

Bi hamarkada baino gehiagoko ibilbidea duen azoka honek edizio berri bati hasiera emango dio. Irauten duena zaintzen dugu lelopean, etorkizunaren benetako oinarriaren hiru ardatz jorratuko dituzte: elikadura ekologikoa, pertsonen arteko harremanetan eta jakintzan. “Horiek dira komunitate indartsuagoak eta kontzienteagoak eraikitzeko euskarriak”. Nekazaritza ekologikoa, bioeraikuntza, kontsumo arduratsua eta ingurumenarekiko errespetua sakonduko ditu.

Guztira, 120 enpresa izango dira datozen egunotan Ficoban. Eskaintza zabal izango dute bertaratutakoek, hala nola, elikadura organikoa, energia berriztagarriak, kosmetika naturala, moda jasangarria, bioeraikuntza eta kontsumo arduratsua. Erdia baino gehiago Euskal Herrikoak izango dira, eta gainerakoen artean, Andaluzia, Katalunia eta Madril nabarmenduko dira.

Hiru pabiloi, hamaika jarduera

Lehenengo pabiloian Amalurren eskuetan egongo dira bertaratutakoak. Ongizatearen eta osasun integralaren espazioa izango da, eta askotariko gaiak landuko dira: osasun integrala, elikadura kontzientea, zahartze aktiboa, bizitza-luzera eta oreka emozionala, besteak beste. Bizimodu osoagoa, autonomoagoa eta osasungarriagoa sustatzeko ariketa fisikoa, elikadura, estimulazio kognitiboa eta mildfulness uztartzeko dibulgazioko jarduera praktikoak egingo dituzte. Baita, autozaintzari, ahoko osasunari, elikadura naturalari, etxebizitza osasungarriari eta elementu toxikoen murrizketari buruzko hitzaldiak ere. 

Pabiloi honen proposamenen artean Adinberri fundazioaren parte hartzea nabarmendu dute antolatzaileek. Amalur guneko beste ekitaldi jendentsua Hope! Denboraz gabiltza dokuseriaren azken hiru kapituluen proiekzioa izango da. Ikus entzunezko lan honek diskurtso katastrofistaren aurrean, oraindik ere egoerarik txarrenak ekiditeko eta etorkizun jasangarria eraikitzeko aukera dugula proposatzen du.

Bigarren pabiloia gastronomiaren espazioa izango da. Sukaldean: lurretik platerera gunean, zuzeneko sukaldaritza saioak egingo dituzte, bai eta olio ekologiko dastaketa edo gazta dastaketa egin. Elikadura osasungarria, hartzidura, haurrentzako sukaldaritza, elikagaien aprobetxamendua eta tokiko produktuak, besteak beste. Hala, jendeari elikagaiak modu kontzienteagoan prestatzeko eta kontsumitzeko modu berriak irakatsiko dituzte.

Hirugarren pabiloia Eskuz Faktoria gunea izango da, tailer parte hartzaileetarako espazioa. Bertan, jasangarritasunaren eta kontsumo kontzientearen ikasketa praktikoa eskainiko dituzte adin guztietarako: kosmetika naturala, birziklapena eta ehunen berrerabilera, xaboien elaborazioa, marrazketa, biomaterialak, basa-landareak eta ohiko lanbideak.

Omenaldiak eta berezitasunak

23. edizioko omenduak hamar urtez parte hartu duten erakunde eta enpresak izango dira. Urteotan izandako leialtasuna aitortuko diete honakoei: EHAEO (Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala), Txingudiko Zerbitzuak, Baskegur, Mestiza, Filtros Doulton eta Bidasoa Bizirik. Inaugurazio ekitaldian, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua 20. urteurrena eta Nafarroakoaren 30. urteurrena ospatuko dituzte. “Azoka sortu zen unetik beratik funtsezkoak izan baitira, eta azokaren izaeraren parte izaten jarraitzen dute.

Jarduera berezien artean, Merka2dasoak antolatutako bigarren eskuko bizikleten azoka eta Gazteak On: Elikadura Erronka lehiaketaren sari banaketa egingo dituzte azoka iraun bitartean. Gainera, azokara bertaratzen direnen artean, produktu ekologikoen eta erosketa-txartelen zozketa bat egingo dute egunero.

 

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.