Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Super Amara BAT, dominaz beteriko asteburua

16 urtez azpiko Espainiako Txapelketa eta Euskadiko Txapelketan 18 domina eskuratu dituzte; eta Irungo 5K lasterketan jendetza izan da.

Gorka Correyero Llamas
Irun
2026/06/09

Ekitaldiz beteriko larunbata eta igandea izan da Bidasoa Atletiko taldearentzat. Super Amara BATeko atleta ugari lehiaketa garrantzitsuak izan dituzte asteburu honetan, eta beste behin ere egindako lanak merezitako saria izan du.

La Nucian (Alakant, Herrialde Katalanak), 16 urtez azpiko Espainiako Txapelketa jokatu dute Imad Zuhaitz Urrutiak, Adur Errazquinek eta Nora Gonzalezek. Hirurek lan ona egin dute, eta bakoitzak bere marka pertsonala hobetzea lortu du. Imad Zuhaitz Urrutia Espainiako txapeldun izan da jauzi hirukoitzean, 14.11 metroko jauzia lortuta. Adur Errazquinek zilarrezko domina eskuratu zuen 1.500 metroko oztopo lasterketan. Nora Gonzalez lehen aldiz izan da Espainiako Txapelketan, eta lehen aldia izan arren, finaletik segundu gutxira gelditu zen. 

Durangon, Euskadiko Txapelketan ere sekulako emaitzak lortu zituzten bidasoarrek, guztira 16 domina eskuratuta. Eñaut Arburua, 400 metroetan; Iker Arozena, 100 metroetan; Ander Aramendi, 800 metroetan; Goizane Garcia, pisuan eta mailuan; Juan Errandonea jauzi hirukoitzean; eta Mikel Aramendi, 3.000 metro oztopoetan lehenak izan ziren. Sei zilarrezko domina eskuratu zituzten honako kirolariek: Julen Mendozak, 3.000 metro oztopoetan; Iker Piñeirak, 200 metroetan; Alaine Aguerralde, 400 metro hesietan; Imanol Ibarbiak, pertika jauzian; Zuriñe Celisek, luzera-fosoan; eta Arinette Ngolek, jaurtiketan. Bestalde, Alai Cabellok, Lukas Cabezonek eta Naia Llorentek brontzezko dominak eskuratu zituzten, 800 metroetan, 3.000 metro oztopoetan eta altuera jauzian, hurrenez hurren. 

Honekin, Super Amara BATek denboraldi autonomiko bikaina itxi du euskal aire zabaleko txapelketan.

Giro ona denboraldi amaierako festan

Larunbatean, hilak 6, 150 pertsona baino gehiago bildu ziren Plaiaundin denboraldi amaierako lehen jaia egiteko. Gazteek euren gurasoekin batera, giro bikainean izan ziren atletismo probetan lehiatzen. Gazteen eta haurren arteko pike ugari egon ziren, baina denak elkarrekin errelebo lasterketa bat egin zuten goizari amaiera emateko. 

Lehiaketaren ondoren, bertaratutako guztien artean zozketa bat egin zuten klubeko jantziekin eta lau urdaiazpikorekin. Bazkaltzeko hanburgesa, barbakoa eta paella izan zuten, eta gozatzeko gogoak ekitaldia arrakastatsua izatea ahalbidetu zuen.

700 korrikalari baino gehiago Irungo 5K lasterketan

10. urtez jarraian, Irungo 5K milia lasterketa egin zuten igandean, hilak 7, Kolon pasealekuan. 09:30ean, Ttipi-Ttapa ibilbidea egin zuten 40 bat lagunek. Oinezko ibilbidearen ondoren, mokadutxoa izan zuten prest Zabaltza plazan. 

10:00etan, 5K lasterketaren txanda izan zen. Lehen txandan, 20 minututik gorako aurreikusitako marken lasterketa izan zen. Gizonezkoetan, Mikel Hermoso, Lander Tapia eta Unai Blanco izan ziren lehenengo hiru sailkatuak; emakumezkoetan, berriz, Naiara Domeño, Sara Aguirre eta Leire Eizaguirre. 20 minutuz azpikoetan, Kevin Lassere izan zen lehenengoa, Pierre Urruty eta Enaitz Aginagalderen aurretik. Emakumezkoetan, Paula del Pozo izan zen azkarrena, Maria Velazquez eta Idoia Nogales, bigarren eta hirugarren izan ziren, hurrenez hurren. 

Kirol jardunaldia borobiltzeko milia solidarioa adinaren arabera mailakatuta eta Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkartearen aldeko martxa solidarioa egin zuten. Kolon pasealekua korrikalariz beteta egon zen goiz osoan zehar, eta beste urte batez lasterketa honek duen garrantzia erakutsi zuten parte hartzaileek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Ekonomia, Gipuzkoa

Emakumeak gero eta leku gehiago hartzen ari dira Gipuzkoako enpresetako ardura postuetan, motel bada ere

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.