'Henry MendEZ!', gaur 19:00etan San Juanen

Hiriko hainbat talde eta eragilek deialdi bateratua egin dute gaur (ostirala) arratsalderako. Irungo Udalari Henry Mendezen kontzertua bertan behera utz dezala eskatuko diote.

SANMARTZIALAK

30 urtez Alardearen gatazkan

Hiru hamarkada pasa dira lehen aldiz emakumeek Irungo Alardean soldadu bezala lehenengoz desfilatu zutenetik. Alarde publiko eta parekide baten aldeko borrokak aurrera darrai oraindik, ordea.

LGTBIQ+
Monika Weber - LGTBIQ+ eguneko pregoilaria

"Artaldetik kanpo bizitzea oso gogorra da"

LGTBIQ+ Pertsonen Eskubideen Nazioarteko Eguna da etzi, eta Hondarribian ere bada zer ospatu. Gaur hasiko dute ospakizuna, Kasino Zaharrean, eta bertan izango da Weber.

LGTBIQ+
Bea Sever Egaña - Naizeneko bozeramailea

"Familien familia izaten ahalegintzen gara, babesa ematen"

Naizen Adingabe Transexualen Familien Elkartea da. 10 urte pasatxoko bidean erreferente bilakatu da. Bozeramaileak argi du oraindik lan handia dagoela egiteko, hala nola, Euskadiko Trans Legeak dituen hutsuneak bete, edo formazioa sustatzea.

lgtbiQ+
Xuban Senar Usandizaga. Naizeneko kidea.

"Ez daude bi trantsitu berdin. Bakoitzak bere bidea du"

Haur eta nerabe transexualentzat erreferentziak izatea ezinbestekoa da. Naizenen irteera eta udalekuetan begirale eta erreferentzia da Senar.

LGTBIQ+

Harro egoteko arrazoiak badaudelako

LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira, hainbat egitasmo antolatu dituzte. Haien artean, Monika Weberrek emango du aurtengo preogoia.

Aurkeztu dituzte hiru traineruak

Urtero moduan San Juan suaren ondoan egin da arraunlarien aurkezpena. Asteburu honetan hasiko da gizonezkoen lehen taldea arraunean.

Sanmartzialak

Martuteneko espetxea erre dute

Presoei elkartasuna emateko eta etxeratzea eskatzeko espetxeen erreketa egin dute Mosku plazan, eta bertan jendetza bildu da.

Sanmartzialak

Kemen Dantza Taldeak hasiera eman die aurtengo sanmartzialei

Urtero legez, sua piztu baino lehen aurreskua dantzatu dute San Juan plazan. Aurtengoa, formatu txikiagoan egin dute tenperatura altuengatik.

Sanmartzialak

Alerta gorria dela eta, aldaketak jai egitarauan

Gaur Landetxan egitekoak ziren haurrentzako jolasak eta haurrentzako puzgarriak bertan behera geratu dira; bestelako jarduerak ere lekualdatu dituzte.

Bidasoa Folk jaialdiaren 25. edizioa egingo dute abuztuaren 21etik 23ra

Aurten ere, Hondarribian, Irunen eta Hendaian tradizioa eta gaurkotasuna uztartzen dituen egitaraua izango da askotariko kultur jarduerekin.

Musika eta irudia uztartuz itzaliko du lehen kandela Papillon Zineklubak

Zineklubaren lehen urteurrena ospatzeko, Bidasoko hainbat bideoklip proiektatuko dituzte igandean Polborinean, eta haien sortzaileak ere bertan izango dira.

Xabier Garagarza Roteta, Udaltzaingoaren komisario berria

Udaltzaingoaren berregituraketaren planaren emaitza da; Garagarzarekin batera, Francisco Javier Ortiz komisariordea izango da.

Irun2040 Plan Estrategikoa, abian

Udal eta gizarte zibileko ordezkariak bi saiotan bildu dira, hiriko erronkei eta aukerei buruzko diagnostiko partekatuan aurrera egiteko.

Bidasoaldea HHI ikastetxeak kurtso amaierako jaia egin du

Olinpiadak, herri kirolak, jolasak, bazkaria, bingoa eta karaokea antolatu dituzte 2025-2026 ikasturteari amaiera ezin hobea emateko.

Sarako kontrabandisten lasterketarako izen ematea irekiko da laister

Uztailaren 1etik 15era izango dute interesdunek izena emateko epea zabalik. Lasterketa abuztuaren 30ean izango da.

AGENDA

Asteburuan, Irunen eta Hondarribian zer?

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Irunen eta Hondarribian. Ikusi hemen ekitaldien zerrenda.

Alaine Agerralde Peruko Txapelketa Iberoamerikarrean izango da

Denboraldi bikaina egin ostean, Liman egingo den 20 urtez azpiko txapelketan izango da 400 metro hesidunetan lehiatzen.

Bentako aparkalekuko eskailerak kentzeko lanei ekingo die jaurlaritzak

San Joan eguna dela eta, Bentako aparkalekua hustuko dute

Goiko aldea eta beheko zati bat hustuko dute, San Joan eguneko egitasmoak betetzeko.

Gehiago