San Joan eguna dela eta, Bentako aparkalekua hustuko dute
Goiko aldea eta beheko zati bat hustuko dute, San Joan eguneko egitasmoak betetzeko.
Bentako aparkalekuko eskailerak kentzeko lanei ekingo die jaurlaritzak datorren astean zehar. San Joan eguna iristear dago, eta urtero moduan, Hondarribiko Udalak sua prestatuko du. Benta inguruan egingo da, eta horrez gain, Hondarribia Arraun Elkarteko eskifaiak aurkeztuko dituzte, hiru traineruen arraunlariak bertaratuz. Horregatik, Bentako goiko aldea hustuko dute, eta hori ez ezik, beheko aldeko zati bat baita ere. Ekainaren 22an,08:00etatik aurrera jada ezingo da eremu horietan autoa utzi.

