Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Alaine Agerralde Peruko Txapelketa Iberoamerikarrean izango da

Denboraldi bikaina egin ostean, Liman egingo den 20 urtez azpiko txapelketan izango da 400 metro hesidunetan lehiatzen.

Gorka Correyero Llamas
Irun
2026/06/18

Atletismoak ez du etenik. Asteburu honetan, bi hitzordu nagusi izango dituzte Super Amara BAT taldeko kirolariek. Batetik, Alaine Agerraldek Perun 20 urtez azpiko Txapelketa Iberoamerikarrean parte hartuko du, bihartik, hilak 19, igandera bitarte. Bestalde, Arrasaten Gipuzkoako Txapelketa absolutua izango dute taldeko atleta ugarik. Larunbatean eta igandean hainbat diziplinetako probak izango dituzte. 

Alaine Agerraldek aurten egindako denboraldia bikaina izan da, eta hilabeteotako  esfortzuek merezitako saria eduki dute. Dagoeneko Liman (Peru) dago, bihartik igandera bitarte izango den lehiaketa prestatzen. 400 metro hesidunetan parte hartuko du, eta Limako txapelketa nazioartean ere esperientzia pilatzekoa baliagarria izango dela adierazi du taldeak. 

Denboraldian zehar bere marka pertsonala hobetzea lortu du hainbat diziplinatan. Liman lehiatuko den proban, esaterako, 58.97 segundotan ezarri zuen marka. Bestalde, 4×400 erreleboetan ere lehiatu izan da, eta diziplina honetan ere sekulakoak lortu ditu: Espainiako eta Euskadiko errekorra ezarri zuen beste hiru taldekideekin batera.

Emaitza hauek guztiek txartela eman diote Iberoamerikarrera joateko. Espainiatik, guztira, 30 atleta joango dira, hain zuzen, 15 gizon eta 15 emakume. Eta 15 horietako bat Alaine Agerralde izango da.

27. Txingudi Korrikarako izen ematea irekita

Asteburu honetan izango diren txapelketaz gain, datorren urrian Txingudi Korrikaren 27. ediziorako izen emateko epea irekita dagoela iragarri dute. Aurten ere, txikienentzako lasterketak eta 10K lasterketa antolatuko dituzte, urriaren 3an eta 4an, hurrenez hurren. 

Larunbatean, Stadium Galeko zelai txikia korrikalari gazteez beteko da. 2013tik 2025era bitarte jaiotako haurren txanda izango da. Bertan, parte hartzeko izen ematea doakoa izango da, eta dagoeneko Kirolprobak.com webgunearen bitartez eman dezakete izena. 

Igandean, berriz, 10 kilometroko lasterketa egingo dute Hondarribiako, Hendaiako eta Irungo kaleetatik barrena. Lasterketa honetarako ere, izen emateak irekita daude Kirolprobak atarian. Izen emateko epea ireki eta ordu gutxira lehenengo 100 dortsalak agortu ziren. Lehenengo 300 dortsalak saldu arte, 16 euroko promozioa aktibatu dute. Korrikalariez gain, handbike eta gurpil-aulki modalitateetarako izen emateak ere zabalik dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.