Aurkeztu dituzte hiru traineruak
Urtero moduan San Juan suaren ondoan egin da arraunlarien aurkezpena. Asteburu honetan hasiko da gizonezkoen lehen taldea arraunean.
Urtero moduan, San Juan bezperan, Hondarribia Arraun Elkarteko hiru traineruak aurkeztu dituzte. Atzo beroa izan zen protagonista, gaur bezala, baina sua piztu zuten, eta udarari ongietorria eman zioten. Hiru traineruetako bik jada hasi dute denboraldia, eta bietako batek, emakumezkoenak, banderarekin hasi dute. Asteburu honetan izango da gizonezkoen lehenengo traineruaren txanda.
Banaka banaka igo ziren arraunlari guztiak oholtzara. Lehenengo, bigarren trainerukoak, ondoren emakumeak, eta, azkenik, gizonezkoen lehenengo taldea. Joxemi Elduayen elkarteko lehendakaria eta Igor Enparan Hondarribiko alkatea ere bertan izan ziren. Elduayenek poza erakutsi zuen, hainbeste gazte bertan ikusteagatik, eta alkateak ere, zorte handia opa zien denboraldiari begira.
Hiru traineruen zehaztasun gehiagorako, egin klik hemen, HITZAk egindako erreportajea ikusteko.

