Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Banderarekin hasi du ETE Liga emakumezkoen traineruak

Igandeko estropada irabazi zuen emakumezkoen taldeak Pasaian, eta larunbatean bigarren izan ziren. Bigarren taldea bosgarren kokatu da sailkapen orokorrean.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/06/22

Arraun elkarteko hiru traineruetatik bik hasi dute haien denboraldia. ETE Liga eta KAE1 Liga hasi dira asteburuan, eta jada ikusi dira elkarte bakoitzaren asmoak. Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeek helburu argia dute aurten: berriro ere Eusko Tren Ligara itzultzea, eta bide hori hartu dute, lehen bi estropadetan jada bandera eskuratuz. Atzo, igandea, Pasaian jokatutako V. Hernaniko banderan gailendu ziren arraunlariak.

Astilleron hasi zuten denboraldia bi ligek. Emakumezkoen trainerua ederki hasi zen larunbatean, lehen postuari eutsiz, eta hala izan zen bigarren ziabogara arte. Zarauztarrek hartu zuten lidergoa, eta estropada lehen postuan amaitu zuten. Hondarribia, aldiz, bigarren, segundo batera. Kaiku izan zen hirugarrena, eta horrela, denboraldiko hiru faboritoak nortzuk izango diren argi utzi zuten. 

Atzo, aldiz, lehia estua izan zen lehen bi ziabogetan. Kaikuk eman zuen lehen ziaboga lehen, baina bigarrenerako lehia estua zegoen estropada eremuan. Azkenean, Hondarribia Arraun Elkarteak igaro zuen helmuga lehen, bigarrenari, Zarautzi, ia zazpi segundo aterata. Beraz, sailkapen orokorrean Zarautz eta Hondarribi ikus daitezke lehen postuan, biak 15 punturekin. Hurrengo estropada larunbatean egingo dute, Elantxoben. Emakumezkoen traineruak hainbat bandera lortu nahi ditu aurten, Eusko Tren Ligara itzultzeko asmoarekin, eta oraingoz, bide onean dabiltza.

Lehia fina

Arraun elkarteko bigarren traineruak ere maila ona erakutsi du denboraldi hasieran. Larunbatean, Astilleron, seigarren postuari eutsi zioten. Bigarren txandan aritu ziren, eta lehen ziabogan jada Zumaiako eta Zarauzko arraunlarien traineruak aurrean jarri ziren. Azkenean, Zarautz Gesalga Okelan taldeak eraman zuen bandera etxera, ETE Ligan bezala. Igandean, aldiz, bigarren txandan lehiatu zen bigarren trainerua, eta bigarren postua lortu zuten, San Pedroren atzetik. Estropadako sailkapen orokorrean bosgarren izan ziren, eta ligako sailkapen orokorrean ere bosgarren kokatu dira, 15 punturekin.

Asteburu honetan Plentzian lehiatuko da bigarren taldea. Era berean, gizonezkoen lehen taldeak lehen estropada izango du, Buitrago de Lozoyako urtegian, Madrilen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.