Hilaren 19an egingo da Hondarribia Baltsan; herriko kirol elkarte eta kirolariak Atzegiko kirolariekin batuko dituen herri ekimena.
Emakumeen Ohorezko Mailako taldea bigarren sailkatu da Durangon jokatutako Espainiako maila gorenean. Gainera, BAT Espainiako zortzi talde hoberenen artean sailkatu da, lehen aldiz 2016tik.
XX. mendearen bigarren erdiko euskal artearen berritzaile nagusietako bat izan zen Basterretxea. Jaiotzez bermeotarra, Hondarribian zendu zen 2014an.
Langileek hilabete eta erdian ez dute lan baldintzak hobetzeko proposamenik jaso, eta bost eguneko greba egunei ekin diete. Egoera tentsioz bizi dute langileek.
BATeko emakumeen talde nagusiak Espainiako maila goreneko bigarren jardunaldia jokatuko du igandean Durangon. Duela bi aste Iruñean lortutako hirugarren postua errepikatu nahi dute, maila mantentzeko helburua lortzeko.
Hondarribiarrak Miamiko Dania Beach frontoian debutatu zuen joan den urteko azaroan profesional bezala. Esperientzia hartatik asko ikasita itzuli da herrira, erronka berriei aurre egiteko prest.
Ostiralean Sistema de entretenimiento, Soma Cult eta Otoi taldeak egongo dira, eta larunbatean, Costas, Anartz, Gorks & Ñafo eta Kapitaina dj-ak.
Orotara 42.000 euro banatuko ditu udalak eskakizuna egiten duten elkarte ezberdinen artean. Epea hilaren 30ean itxiko da.
EAJren kritikei erantzunez, gobernukideek adierazi dute, datuak ematen, gaiaren berri ematen ari dela inplikatutako alde guztiei.
Gipuzkoako Trainerilla Ligako bi estropada izango dira jokoan asteburuan. Maiatzaren Lehenean hasi zuten lehia.
Sare bat sortuko dute emisio gutxiko eremua sortu aurretik egoera aztertu ahal izateko.
Hilaren 25ean sormena eta diseinua ardatz dituen jaialdiaren lehen edizioa egingo da Itsas Etxean. Egun osoko programazioa ondu dute: goizean sormen tailerrak egongo dira, eta arratsaldean, hitzaldiak.